GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua agertu da Irunen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du

Hilotza Belaskoenea auzoan agertu da, txabola batzuen ondoan. Lehen hipotesien arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da.

Gizon baten gorpua agertu da gaur goizaldean Irunen, txabolategi baten ondoan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du hildakoa identifikatu eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehen hipotesien arabera, suzko arma batek eragindako lesioen ondorioz hil da. 

03:30 aldera, Ertzaintzari jakinarazi zitzaion gizon baten hilotza agertu zela Irungo Belaskoenea auzoko txabola batzuen ondoan

Larrialdi zerbitzuek gizonezkoa hilik zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. 

Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X