Erretreta eta danbor hotsak, San Prudentzio bezperako protagonistak, Gasteizen
Artxiboko argazkia: AFA
Dena prest dute Gasteizen eta Araban, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietan bete-betean murgiltzeko.
Urtero legez, erretreta eta danborrada hotsak izango dira San Prudentzio bezperako protagonistak. 20:00etatik aurrera, erretreta joko dute Plaza Berrian. Ondoren, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetari eta atabalariak Probintzia plazan arituko dira 21:00etatik 22:00etara.
22:00etan Valecea pirotekniak ikuskizuna egingo du Probintzia plazan.
Afalostean, 23:30etik aurrera, elkarte gastronomikoak Probintzia plazan elkartuko dira danborrak astintzeko, eta, ondoren, Gasteizko erdiguneko kaleak alaituko dituzte.
San Prudentzio egunaren bezpera amaitzeko dantzaldia izango da, Arka plazan, Joselu Anaiak taldearen eskutik, 00:30etik aurrera.
San Prudentzio eguna
Bihar, apirilak 28, San Prudentzio eguna, erromeria egingo da Armentiako zelaietan. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, mezarekin, eta, ondoren ohorezko aurreskua (12:00etan) eta euskal dantzak (12:30) ikusteko aukera izango da.
Tradizioari jarraituz, herri kirolen erakustaldiaz gozatu ahal izango da eguerdian.
Arratsaldean, 18:00etan, Txapela Brava taldeak kontzertua egingo du, eta iluntzean (21:00), berriz, Aldaia Larrein taldearen txanda izango da.
Jaiaren epizentroa Armentia izango bada ere, Gasteizen ere festa usaina atzemango da. 09:00etan, esaterako, Arabako Foru Aldundiko Txistularien bandak eta Tronpetarien eta Atabalarien bandak San Prudentzioko zortzikoa joko dute.
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak, EITBn
Jaiei hasiera emango dieten erretreta eta danborrada ETB1en eta ETB ONen emango dira. Egoitz Txurrukak aurkeztuko du saio berezia, eta Imanol Artolak egingo du bi ekitaldien kontakizuna.
Halaber, Radio Vitoriak programazio berezia antolatu du. Ohi bezala, San Prudentzio bezperako erretretaren eta danborradaren berri emango du Radio Vitoriak, Unai Ugarteren eta Estibaliz Ruiz de Azuaren eskutik. Hilaren 28an, Armentiako zelaietatik arituko da "Radio Vitoria Gaur" saioko lantaldea. Mertxe Guillenek eta Naroa Balsategik aurkeztuko duten lau orduko irratsaioan eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte, eta jai-giroa uhinen bitartez zabalduko dute.
Azkenik, maiatzaren 1ean, Isabel Irigoyenek gidatzen duen "Déjate Llevar" saioak adi-adi jarraituko du Estibalizko erromerian gertatzen den guztia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.