San Prudentzio 2026
Albiste izango dira: Itzalaldiaren lehen urteurrena, medikuen greba eta San Prudentzio
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Danborradak eta Erretretak festa giroa jarri dute Gasteizen, euria egin arren
Tronpeta jotzaileen artean, bi emakume atabalarik historia egin dute gaur arratsaldean. Garbiñe eta Nerea izan dira, 101 urtean, Erretretan parte hartu duten lehen emakumezko atabalariak. Euriak atsedenik eman ez badu ere, gasteiztarrak gogotsu prestatu dira Armentiako zelaietan ospatuko duten San Prudentzio egunerako eta erromeriarako.
Erretreta eta danbor hotsak, San Prudentzio bezperako protagonistak, Gasteizen
Abisu horia Araban euriteengatik, San Prudentzio bezperako Erretretan
Segurtasun Sailak 15:00etatik 21:00etara aktibatu du abisua, Gasteizko jaietako ekitaldien hasierarekin bat eginez. Euskalmetek ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeela aurreikusi du.
San Prudentzio jaiak hasi dira Gasteizen
Antonio Altarriba EHUko frantses literaturako katedradunak pregoia irakurrita, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaiak hasi dira Gasteizen. Danborrada eta erretreta astelehen gauean egingo dira, San Prudentzio bezperan.
Albiste izango dira: Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, EBko buruzagien goi-bilera Zipren eta San Prudentzio jaietako pregoia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.