Danborrada eta erretreta doinuak, egun handiaren bezperan
San Prudentzio Arabako zaindariaren eta Estibalizko Andre Mariaren egunak ospatze aldera, festa giroan murgilduta daude arabarrak apirilaren 24tik, 80 bat proposamen dituen egitarau zabal batekin, eta bi urtemuga garrantzitsu tarteko: Danborradaren 50. urteurrena eta Erretretaren mendeurrena. Gaur bertan ospatuko dituzte biak.
Danborradak nobedade aipagarri bat dakar aurten, ordua aurreratu baitu; 19:00etan hasiko da, azken urteetako ikusle hutsunea konpentsatzeko.
20:00ak eta 21:00ak bitartean, 15 minututik behin entzungo dira erretreta doinuak. 22:00etan, musika eta su artifizialak uztartzen dituen ikuskizun batek hartuko du lekua.
Festa gosez daudenek Joselu Anaiak ikusi eta entzuteko aukera izango dute Arka plazan, 00:30etik aurrera.
Bihar, San Prudentzio, jaieguna izango dute Araban. Armentiako igoera, Zortzikoa, prozesioa, meza, herri kirolak, haurrentzako jolasak eta musika izango dira protagonista. 18:00etan, Niña Coyote eta Chico Tornadoren zuzenekoa hasiko da.
Bestalde, umeentzako danborrada hirigunean izango da. 150 bat haurrek hartuko dute parte.
Danborrada eta Erretreta zuzenean izango dira ikusgai eitb.eus atarian.
Eguraldiaren iragarpena
Hodei asko espero da gaurko, egunaren lehen zatirako batez ere. Arratsaldean, argitzera egingo du. Tenperatura baxuenak jaitsi egingo dira, eta maximoak 12 graduren bueltan geratuko dira.
Astelehena eguzkitsu etorriko da, eta udaberri giroa izango da nagusi egun osoan zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon