Albiste izango dira: Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, EBko buruzagien goi-bilera Zipren eta San Prudentzio jaietako pregoia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Eusko Legebiltzarrean 09:30etik aurrera egingo da kontrol saioan, Imanol Pradales lehendakaria bertan dela. EAJk Alberto Martinez Osasun sailburuari galdera egingo dio medikuen grebaren harira egiten duen diagnostikoari buruz.
- EBko buruzagien goi-bilera Zipren: Europar Batasuneko 27 gobernuburu eta estatuburuak Zipren egiten ari diren goi-bileraren bigarren egunean, Ekialde Hurbileko gerra izango dute hizpide. Gai hori jorratzeko bertan izango dira Jordania, Siria, Libano, Egipto eta Golkoko goi-ordezkariak ere.
- San Prudentzio jaietako pregoia: Antonio Altarriba EHUko Frantses Filologiako katedradunak irakurriko du aurtengo San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako pregoia, 20:00etatik aurrera, Gasteizko Probintzia plazan.