Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu arma zurien aurkako PPren lege erreformak
Popularrek Voxen babesa baino ez dute izan. Gainerako taldeek kontrako botoa eman dute, PPri segurtasuna modu populistan erabiltzea aurpegiratu diote, eta gogorarazi diote planetatzen dituen lege-erreformak ez direla erkidegoen eskumenekoak.
Eusko Legebiltzarra. Europa Pressen artxiboko argazkia.
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du PPk arma zurien inguruan aurkeztutako ekimen bat. Proposamenak arma zuriak edukitzea oztopatzeko eta horiek daramatzaten eta erakusten dituztenak atxilotzeko arauak gogortzearen alde egiten zuen, horretarako lege organiko batzuk aldatuz.
Popularrek Voxen babes bakarra izan dute; izan ere, gainerako taldeek kontrako botoa eman dute, PPri segurtasuna modu populistan erabiltzea aurpegiratu ostean.
Proposameneko puntu guztiak Estatu mailako arauak aldatzera bideratuta zeuden, Eusko Jaurlaritzari Arma Zurien aurkako Ekintza Plana berrikusteko eta eguneratzeko eskatzen diona izan ezik. Atzera botatako legez besteko proposamena Kongresuak PPk eskatuta atzo onartutakoaren antzekoa da.
Ainhoa Domaica popularrak esan du arma zuriekin egindako delituen inguruko kezka gero eta handiagoa dela, eta delitu horien gorakada "EAJren herritarren segurtasunaren kudeaketa negargarriaren" ondorio dela.
Gainera, proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzea defendatu du, Euskadik eskumen esklusiboak dituelako Segurtasunean, eta modu "proaktiboagoa" joka dezakeelako, "arma zurien erabileraren aurka zain eta muin borroka egitea ahalbidetuko duten neurriak eskatzeko".
EAJren aldetik, Jon Andoni Atutxak uste du proposamena "berandu eta ez dagokion lekuan" iritsi dela, eta deitoratu du PPren helburua "EAJ higatzeko alarma sortzea" dela. "Bitartean, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du", gaineratu du.
Ildo beretik, Miren Gallastegui sozialistak "dagokion lekura joateko" eskatu dio PPri, Espainiako Gobernuak arma zurien erabilerari aurre egiteko neurri berriak hartzeko konpromisoa hartu duela gogorarazi ostean.
Bestalde, Gorka Ortiz de Guineak (EH Bildu) "punitibismo magikoa eta merkea" egitea leporatu die popularrei, ekimen "larderiatsu eta populista" baten bidez.
Jon Hernandezek (Sumar) uste du PPk "gehiegizko dimentsioa" ematen diela "segurtasun-arazoei eta beste batzuk ahaztu" egiten dituela "beldurra EAJrekin lehiatzeko bandera gisa hartuta".
Azkenik, Amaia Martinezek (Vox) ziurtatu du gero eta "segurtasun gutxiago" dagoela kalean eta egoera horri buelta ematea lehentasuna dela bere alderdiarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.