“Lehentasun nazionala”, Extremadurako eta Aragoiko gobernu-akordioen ardatz
Maria Guardiola Extremadurako presidente izendatu dute asteazken honetan PPren eta Voxen aldeko botoekin, aurreko astean akordioa lortu ondoren. Aragoin ere ados jarri dira bi alderdiak, eta hurrengo astean izendatuko dute Jorge Azcon presidente.
Maria Guardiola Extremadurako Juntaren presidente izendatu dute astearte honetan, PPren eta Voxen aldeko botoei esker. Bi alderdiek gehiengoa dute eskualdeko batzarrean, eta horri esker aurrera atera da inbestidura.
Gainera, PPk eta Voxek Aragoiko erkidegoa gobernatzeko akordioa lortu dute.
Bi erkidegoetan, gobernua osatzeko alderdiek sinatutako akordioak “lehentasun nazionala” jasotzen du, laguntza publikoetarako, dirulaguntzetarako eta etxebizitza babesturako sarbiderako. Neurri horren interpretazioak desadostasunak sortu ditu bi alderdien artean.
Voxek defendatzen du espainiarrak lehenestea dela neurriaren helburua. PPk, berriz, azaldu du irizpidea ez dela nazionalitatea, baizik eta sustraitzea eta lurraldearekiko lotura egiaztagarria.
Desadostasun horiek Kongresuan ere azaleratu dira, PPk asteazken honetan alderdi ultraeskuindarrak defendatu duen "lehentasun nazional" horri buruzko mozioaren aurka bozkatu baitu. Pepa Millan Voxek Kongresuan duen bozeramaileak "Extremaduran duen kideari boikota egitea" leporatu dio PPri, eta gaineratu du "logikoena" dela “autonomia mailan egin daitekeena nazio mailan ere egin ahal izatea".
Bestalde, PPk laguntza publikoak eskuratzeko lehentasun nazionalaren alde dagoela defendatu du, baina Voxekin aurreko astean Extremaduran elkarrekin gobernatzeko sinatutako akordioan agertzen den eran, hau da, sustraitzean oinarrituta eta Konstituzioaren eta legearen arabera.
"Guztiontzat gobernatu" nahi du Guardiolak
Bere aldetik, inbestidura saioko azken hitzaldian, Guardiolak "guztiontzat" gobernatzeko konpromisoa hartu du. Halaber, ziurtatu du "zintzo" eta "erantzukizunez" jokatuko duela, eta hitz eman du akatsak egiten baditu ez dituela ezkutatuko.
Akordioa Aragoin
Alderdi Popularrak eta Voxek Aragoiko Autonomia Erkidegorako gobernu akordioa lortu dutela iragarri dute asteazken honetan. Jorge Azcon popularraren inbestidura datorren astean izango da.
Itunaren arabera, Voxek hiru kontseilaritza izango ditu; horietako bat, presidenteorde kategoriarekin. Aragoiko Gorteen lehendakariordetza eta senatari autonomikoa ere bereak izango dira.
Kasu horretan ere, "lehentasun nazionala" ezarri dute zerbitzu publikoetarako sarbidean, eta zenbait gobernuz kanpoko erakunderi laguntzak kentzea adostu dute, Extremaduran sinatutako akordioaren baldintzekin.
Bi akordioak antzekoak dira, oro har, eta ñabardura batzuk kenduta, aldeak erkidegoen berezitasunetara mugatzen dira.
Azconen ustez, "akordio koherentea da". "Hauteskundeetako emaitzei esker" lortu dute akordioa, esan duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.