Eneko Anduezak “oso zail” jo du EAJrekin akordioa lortzea lanpostu publikoetan euskara blindatzeko
PSEren buruak adierazi du “prest” daudela hitz egiteko, baina jeltzaleen proposamena zalantzan jarri du eta esan du “milaka herritarren eskubideen aurka” doala. Joseba Díez Antxustegik, EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, “albiste txarra” dela uste du, “bai herriarentzat, bai euskararentzat”.
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak “oso zail” jo du EAJrekin akordioa lortzea lanpostu publikoetan euskara blindatzeko. Buruzagi sozialistak, hala ere, adierazi du ez dela ultimatum bat, eta “behar den guztietan” esertzeko “prest” dagoela.
Bere alderdiko Batzorde Exekutiboaren bileraren ondoren, Anduezak gogor jo du EAJren eta EH Bilduren proposamenen kontra, Enplegu Publikoaren Legean euskara eskakizunak blindatzeko asmoz aurkeztutakoak. Helburua zen Administrazioko zenbait lanpostutan euskararen ezagutza eskatzea zalantzan jartzen duten epaien aurrean erantzuna ematea, baina momentuz ez da adostasunik lortu.
“Ez EAJren proposamenak, ezta EH Bildurenak ere, ez dute arazoa konpontzen; izan ere, helegiteak, egon, egongo dira, eta epaiak ere bai (…). Ez gatoz bat EAJren jarrerarekin. Adostasuna alde batera utzi eta euskararen eskakizuna handitzeko atea ireki du”, adierazi du.
“Aitzakiak", Anduezaren ustez
EAJren ekimena hiru printzipiotan oinarritzen da: gaztelaniaren eta euskararen berdintasun eraginkorra —“estatus bera” izatea—; hizkuntza-eskubideak errespetatzeko beharra —“oinarrizkoak eta giza eskubideak” direla ulertuta—; eta administrazio guztiz elebiduna, progresibotasunaren eta malgutasunaren bidez lortuko litzatekeena.
Hala ere, Anduezaren ustez, proposamenak “administrazioan lanpostu bat lortu nahi duten edo urteetan egonkortasunik gabe lanean aritu ondoren plaza finkatu nahi duten milaka herritarren eskubideen aurka doa”, “epaitegietako helegite eta epaien aurrean euskara blindatzeko aitzakia” erabiliz.
Joan den ekainaren 20an, EAJk Legebiltzarrean lege-proposamen bat erregistratu zuen Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko; hala ere, oraindik ez dago adostasunik —ezta EH Bilduren proposamenaren inguruan ere—. Duela astebete, EAJk Legebiltzarreko Mahaiari eskatu zion bi astez luzatzeko Enplegu Publikoaren Legearen erreformari zuzenketak aurkezteko epea.
EAJren erantzuna
Joseba Diez Antxustegik, EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, penaz hartu du PSEren jarrera, eta esan du “albiste txarra” dela, “bai herriarentzat, bai euskararentzat”. Haren ustez, eragile “oso garrantzitsua” da PSE euskararen inguruko erabakietan.
Azken hilabeteetan eta urteetan enplegu publikorako sarbidean ezarritako hizkuntza eskakizunen aurka eman diren epaiei erreferentzia eginez, Antsutegik ohartarazi du beharrezkoa dela “mugitzea”, “euskararen inguruan segurtasun juridikorik eza finka ez dadin”.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.