Enplegu publikoaren legeari segurtasun juridikoa ematea espero du EAJk, eta EH Bilduk akordioa posible ikusten du "alderdi askotan"
PSE-EEk "akordioak hautsi" izana egotzi die jeltzaleei, "hainbat hilabetez negoziatzen egon ostean", eta PPk eta Voxek "politika inposatzailea" dela uste dute.
Legebiltzarkideak, "Parlamento en las Ondas" solasaldian. Irudia: Orain
Enplegu Publikorako Eskaintzetan (EPE) euskarari segurtasun juridikoa emateko proposamena onartu ondoren, neurri horren inguruan eztabaidatu dute larunbat honetan Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioan, ekainaren 25ean Eusko Legebiltzarrean osoko bilkura egin aurretik.
Ildo horretatik, Ainara Zelaia EAJko legebiltzarkideak gogorarazi du jeltzaleek bultzatutako proposamenak gainditu egin duela Legebiltzarreko batzordearen tramitea, eta, beraz, aurrera jarraitzen duela. Horren hitzetan, ekimenaren helburua administrazio publikoan euskararen erabilera indartzea da, enplegu deialdien "segurtasun juridikoa" bermatuz.
Zelaiak adierazi du EAJk "elkarrizketarako bide guztiak" irekita dituela Legebiltzarreko tramitazioaren azken fasean akordioak lortzeko, eta berretsi du erreformak ez duela egungo sistema aldatu nahi. Testuinguru horretan, proposamenak "euskalduntze eredua mantentzea eta garatzen jarraitzea" du helburu.
EH Bilduren izenean Eraitz Saez de Egilazek esan du bere alderdiak Legebiltzarreko eztabaida bultzatu zuela euskararen babes juridikoa indartzeko asmoz. Hala, azpimarratu du "eztabaida hori Legebiltzarrera itzuli" eta epaitegietatik kanpo utzi nahi duela.
Era berean, EH Bilduk jarrera "eraikitzailea" izan duela adierazi du, "akordioa lortzeko asmoz". Horren arabera, "indar politikoen artean ados jartzeko saiakerarik ez egitea ez da aukera bat une honetan".
Maider Lainez PSE-EEko legebiltzarkideak kritikatu egin du EAJk lege proposamena "alde bakarretik eta ematen ari garen abisuei entzungor eginez" bideratzea erabaki izana. "Sozialistok nahi ez genuen eta nahi ez dugun prozesu bat ireki da", deitoratu du.
Lainezek ohartarazi du prozesuak "hautsi" egiten dituela "orain dela gutxi genituen akordioak", bai 2022ko Enplegu Legean, bai 2024ko Normalizazio Dekretuan, "arazo judizial horiek guztiak zeudenean". Horregatik, sozialistak proposamenetik "oso urrun" daudela ziurtatu du.
PPren ordezkari Laura Garrido legebiltzarkideak esan du erreforma "ezerezera emandako jauzi bat" dela, eta EAJri eta EH Bilduri leporatu die hizkuntza politiketan buelta berri bat bultzatzea, bere ustez, euskararen inposaketa areagotzen baitute administrazio publikoan.
Bestalde, Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidearen esanetan, ekimenak hizkuntza inposatzeko estrategia bati erantzuten dio, eta euskara tresna politiko gisa erabiltzea eta "bestea baino inposatzaileagoa nor den ikusteko" lehiatzea egotzi die EAJri eta EH Bilduri.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.