Zapaterok ikertu gisa deklaratuko du asteon Plus Ultra auzia eta atzeman zizkioten bitxiak tarteko
Calama epaileak hilaren 17an eta 18an galdekatuko du presidente ohia. Pandemia garaian erreskatatu zuten aire konpainiaren auziagatik ez ezik, bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik ere galdetuko diote.
Zapatero, artxiboko irudi batean. Europa Press
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak ikertu gisa deklaratuko du asteazkenean eta ostegunean Auzitegi Nazionalean. Jose Luis Calama epailea ikertzen ari da Plus Ultra aire konpainia erreskatatzeko diruari emandako ustezko erabilera irregularra, baita Zapateroren bulegoan atzemandako bitxien jatorria ere.
Bi egunotan 09:00etarako deitu ditu aldeak (Zapatero eta horren defentsa, Fiskaltza eta akusazioak). Berez, ekainaren 2an galdekatu behar zuten buruzagi sozialista, baina defentsak denbora gehiago eskatu zuen, sumario osoa eskuratzeko aukerarik ez zuela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ibili da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Auzi horretan influentzia trafikoaren ustezko delituagatik eta erakunde kriminal gisa beste delitu batzuekin lotura izan dezakeelakoan ikertu du Zapatero bera. Calamaren esanetan, presidente ohia “influentzia trafikoaren egitura egonkor eta hierarkizatu” horren burua izan zen, eta “kontaktu pertsonalak eta Espainiako administrazioko goi kargudunekin zituen hartu-emanak bere mesederako erabiltzea" egotzi dio.
Bitartekari lan horiengatik dirutza jaso omen zuen Zapaterok, betiere Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera.
Beste ikerketa bat atzeman zizkioten bitxiengatik
Plus Ultra auziarekin lotuta agindutako miaketan Zapateroren bulegoan atzemandako bitxiengatik beste pieza bat ireki du berriki Calama epaileak. Kasu honetan, delitu fiskalak eta kontrabandoa egotzi dizkio gobernuburu ohiari, horren ustez ez baitago justifikatuta bitxi horien jatorria.
Epaileak Ansorena bitxi dendari eta Espainiako Gemologia Institutuari eskatu zien bitxien tasazioa egitea. Horiek egindako lehen balorazioen arabera, 1,3 milioi euro balio dute.
Agenda politikoa ere, Zapateroren deklarazioari begira
Zapateroren auziak bete-betean eragingo dio PSOEren eta oposizioaren jardunari, eta Kongresuko saioak presiorako tresna gisa baliatuko dituzte alderdiek.
Gobernuaren kontrolerako saioan hainbat talderen galderei erantzun beharko die Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak honakoa galdetuko dio asteazkenean: "Zenbat denbora iraungo du degradazio politiko honek?".
EAJren izenean, Maribel Vaquero bozeramaileak aurrekontu orokorren negoziazioaz itaunduko dio Sanchezi, eta Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak "Gobernuak hemendik aurrera dituen asmoez" argibideak eskatuko dizkio.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.