PROIEKTU FOTOVOLTAIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.



VITORIA, 28/02/2025.- La viceconsejera de Transición Energética del Gobierno Vasco, Irantzu Allende Fernández de Eribe, ha presentado este viernes en Vitoria la primera planta operativa de energía fotovoltaica flotante instalada en el País Vasco por la empresa Emica Solar, en el Parque Tecnológico de Álava. EFE/ L. Rico

Arabako energia fotovoltaikoaren parke flotatzailea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Eusko Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solaria Eguzki Sorkuntza enpresak Araban sustatutako planta fotovoltaikoen 19 proiektuen aurretiazko baimen administratiborako eskaerak. Sarerako sarbide- eta konexio-baimenen iraungitzeak eragin du erabakia, Red Eléctrica de Españak (REE) parke horietarako aurrez eman zituenak.

Atzera botatako eskaerak 920 MW-eko potentzia duten 19 proiekturi buruzkoak dira. Ebakuazio-azpiegitura beste hiru proiekturekin partekatuko zutela aurreikusten zuen Solariak, linea elektriko baten bidez, Zierbenako (Bizkaia) azpiestazio bateraino, baina proiektu horiek bertan behera geratu ziren lehenago.

Bere garaian Red Eléctrica de España SA enpresak proiektu guztiei eman zizkien garraio-sarerako "sarbide- eta konexio-baimenak iraungitzeagatik" justifikatu du erabakia Eusko Jaurlaritzak.

Ostiral honetan jakitera eman den ebazpenaren arabera, Solariak abiatutako prozedura judizialek eta helegiteek ez dute sarbide- eta konexio-baimenen iraungipena ekiditen, eta horregatik baztertu dituzte eskaerak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du enpresak berak eskatu zuela izapideak bi aldiz geldiaraztea, arauak aldatzeko aukera aztertzeko, eta, beraz, baztertu egin du atzerapena Administrazioari egotz dakiokeenik.

Enpresak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake ebazpenaren aurka hilabeteko epean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X