MEMORIA DEMOKRATIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak

Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean. 

josu mujika GEBehatokia

Josu Mujika Aiestaranen familiari biktima aitortza jasotzen duen dokumentua eman dio GEBehatokiak. Argazkia: GEBehatokia

Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta, Espainiako Gobernuak polizia indarkeriaren biktima gisa aitortu du Josu Mujika.

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak (GEBehatokia) jakinarazi duenez, legez kanpokotzat jo dituzte Mujikaren aurkako ebazpen judizialak eta administratiboak

Gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz gazte legazpiarra, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean. 24 urte zituen. 

Urteurrenean, Agus Hernan GEBehatokiaren koordinatzaileak Mujikaren familiari  'Aitorpen eta erreparazio pertsonalerako adierazpena' jasotzen duen dokumentua eman dio. Angel Victor Torres Perez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak izenpetutako agiria da. 

Era berean, behatokiak gogoratu du Mujikaren auzia argitzeko 2024an Bergarako Epaitegian jarritako kereila bere bidea egiten ari dela, tramitera onartu ondoren. Egindako ikerketei esker, Mujika hil zuen polizia identifikatzea lortu dutela ere jakinazi dute: "Daniel Abad Komisarioa ezizenaren atzean ezkutatzen da Jorge Cabezasek idatzitako Yo mate a un etarra liburuan". 

Eusko Jaurlaritzak ere motibazio politikoko biktima aitortu zuen Mujika. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X