Zapatero kontrabando eta delitu fiskalengatik ikertzen ari da Calama epailea, bulegoan bitxiak aurkitu ostean
Plus Ultra auzia ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak pieza bereizia zabaltzeko agindu du 1,3 milioi euroko balio estimatua duten bitxien harira, horien jatorria behar bezala "justifikatuta" ez dagoelakoan.
Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Plus Ultra auziko epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren aurkako beste ikerketa bat abiatu du, Ferrazen duen bulegoan egin zuten miaketan aurkitu zituzten bitxien harira. Zehazki, kontrabando eta delitu fiskalak egin ote dituen ikertzen ari da bitxi horien jatorria behar bezala "justifikatuta" ez dagoelakoan.
Auzitegi Nazionaleko epaileak Plus Ultra auzitik bereizita pieza bat zabaltzeko agindu du 1,3 milioi euroko balio estimatua duten bitxien harira.
Poliziak Zapateroren bulegoa miatu zuten egunean lekuko izan zen idazkariaren arabera, bitxi horiek Zapateroren emazteak herentzian jasotakoak dira.
Zapaterok ikertu gisa deklaratuko du ekainaren 17an eta 18an Auzitegi Nazionaleko Calama epailearen aurrean, ikertu gisa. Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskateagatik eta bitxien jatorriagatik eman beharko ditu azalpenak.