Cannabisa legeztatzearen aldeko jarrerak behera egin du euskal gizartean: % 47 baino ez daude ados; duela bi hamarkada, berriz, % 76 ziren
EITB Datak bildutako datuen arabera, % 21 baino ez dago "oso ados" legeztatze posible batekin, eta % 26 gehiago "nahiko ados".
Cannabisaren balizko legeztatze baten gaineko eztabaidak banatu egiten du euskal gizartea: herritarren % 53 aukera horren aurka agertzen dira (‘nahiko desados’ edo ‘oso desados'), eta % 47k, berriz, maila batean edo bestean babestu egiten dute (‘nahiko ados’ edo ‘oso ados’). Nolanahi ere, legeztatzearen aldeko babesa nabarmen apaldu da azken bi hamarkadetan.
2004an, esaterako, gehien-gehienak cannabisa legeztatzearen alde agertzen ziren: % 76 ‘nahiko ados’ edo ‘oso ados’ zeuden. Hau da, aukera horren aldeko jarrera ia 30 puntu jaitsi da 20 urtean.
Datuok EITB Dataren azken azterlanetik atera dira, cannabisaren kontsumoa Hego Euskal Herrian aztertu duena. Txostenak hainbat ikerketa eta inkestatan jasotako datuak bildu ditu, besteak beste, drogen kontsumoari, mendekotasun arriskuari, legeztatzearekiko jarrerei eta atxiloketen bilakaerari buruzkoak.
Gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga
EITB Dataren txostenak agerian uzten duenez, cannabisa euskal herritarren artean gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga izan arren, eta arriskuaren pertzepzioa txikiagoa bada ere, euskal herritar gehienak ez daude haren legeztatzearen alde.
Aukera horren aldeko babes-maila zehatzari dagokionez, % 21 ‘oso ados’ daude legeztatzearekin, eta beste % 26 ‘nahiko ados’. Aitzitik, % 31 ‘oso desados’ daude, eta beste % 22 ‘nahiko desados’.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak