Trumpek su-etena luzatu du Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte
Irango agintariek, bestalde, Ekialde Hurbileko eskualdean dituzten inguruko herrialdeei ohartarazi diete handik erasoak jasotzen badituzte "petrolio ekoizpena" "amaituko" dela.
Donald Trump AEBko presidenteak astearte honetan iragarri duenez, Pakistanek eskatuta, asteazkenean amaitu behar zen su-etena luzatzea erabaki du, Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte.
"Blokeoa mantentzeko agindu diet gure Indar Armatuei, eta, gainerako alderdi guztietan, prest eta operatibo egoteko, eta, ondorioz, su-etena luzatuko dut proposamena aurkeztu eta negoziazioak amaitu arte, emaitza edozein dela ere", iragarri du sare sozialetan.
Etxe Zuriko maizterrak Pakistango agintariek eskatuta hartu du erabakia, Irango Gobernuak Islamabaden aurreikusitako elkarrizketen aurrean "proposamen bateratu bat aurkezteko" aukera izan dezan.
AEBko presidenteordea, JD Vance, Islamabadera joatekoa zen astearte goizean, negoziazioen bigarren txanda baterako, baina bertan behera utzi du bisita, Teheranek ez baitu ofizialki parte hartuko duela baieztatu.
Trump herrialdeko Segurtasun Nazionaleko buruzagitzarekin bildu da Etxe Zurian, eta apirilaren hasieran ezarritako bi asteko su-etena mugarik gabe luzatzea erabaki du, nahiz eta astearte honetan bertan CNBC telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean adierazi ez zuela menia hori luzatzeko asmorik. Halaber, akordiorik ezean, Errepublika Islamikoaren aurkako "bonbardaketei" berriro ekingo ziela ohartarazi zuen Trumpek.
Horren aurrean, Mohamad Baqer Qalibaf Irango Parlamentuko presidenteak, Teherango ordezkaritzaren buru denak, astearte goizaldean ohartarazi zuen bere herrialdeak ez duela "negoziaziorik" onartzen "mehatxuaren itzalpean".
Iranen erantzuna
"Irango hegoaldeko herrialdeek jakin behar dute beren lurraldea eta instalazioak etsaien zerbitzura erabiltzen badira (Ameriketako Estatu Batuak eta Israel otsailaren 28an Errepublika Islamikoaren aurkako erasoa egin zutela aipatu dute), agur esan beharko diotela Ekialde Hurbileko petrolio ekoizpenari", azpimarratu du Seyed Mayid Musavi Irango Guardia Iraultzailearen Indar Aeroespazialeko komandanteak, Tasnim albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Herrialderik zehaztu ez duen arren, Teheranen eta Washingtonen arteko su-etena aldarrikatu aurretik, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoaldiaren errepresalia gisa Errepublika Islamikoak egindako erasoak jasan zituzten Jordanian, Bahrainen, Kuwaiten, Qatarren, Saudi Arabian eta Arabiar Emirerri Batuetan.
Izan ere, martxoaren hasieran, herrialde horiek guztiek, Estatu Batuekin batera, komunikatu bateratu bat kaleratu zuten, Iranek "eskualdeko lurralde subiranoen" aurka egindako erasoak "gogor" gaitzesteko, errepresalia horiek "justifikaziorik gabekoak" direla esanez.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.