Ekialde Hurbila Estatu Batuen "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Irango Guardia Iraultzaileak Ekialde Hurbila Estatu Batuen “infernu” bihurtuko duela mehatxu egin du ostegun honetan, AEBri erantzunez. Halaber, bi herrialdeek elkarri eraso egin diote berriro, bigarren egunez jarraian.
AEBko Armadak Irango “hainbat helburu militarren” aurka egin du bart, Iranen “erasoei erantzuteko”, AEBko Komando Zentralak (Centcom) jakinarazi duenez.
Irango Guardia Iraultzaileak, bere aldetik, droneak eta misilak jaurti ditu AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialdetara, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniara.
Eraso horien erdian, Irango Armadak Ormuzko itsasartea “erabat” itxi duela iragarri du, eta bertatik igarotzen den itsasontzi orori tiroz erantzungo diola ohartarazi du. AEBk itxiera hori ukatu du eta ontzi komertzialak Ormuz zeharkatzen ari direla ziurtatu du.
Washington eta Teheran bake akordioa negoziatzen ari badira ere, aste honetan bi herrialdeen arteko erasoak izan dira, Iranek AEBko helikoptero bat bota ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.