Istiluak izan dira Belfasten, bigarren gauez jarraian
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.
Belfast hiriburuan eta Ipar Irlandako beste hainbat hiritan istiluak izan dira bigarren gauez jarraian, pasa den astelehenean Sudango jatorriko gizon batek beste gizon bat labanaz zauritu ondoren, Belfasten.
Bertako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn. Ipar Irlandako hiriburuan, esaterako, 200 manifestari baino gehiago elkartu dira eta harriak eta botilak jaurti dizkiete agenteei.
Belfast Live atari digitalaren arabera, manifestariek Chimney Court hotelera iritsi nahi zuten, asilo-eskatzaileek ostatu hartu ohi duten tokira.
Aurrez, PSNI Ipar Irlandako Poliziak ohartarazi zuen migratzaileak bizi diren etxeak seinalatu zituztela sareetan eta horiei buruzko informazioa ere zabaldu zutela.
Derry, Stormont, Glengormley eta Newtownabbey hirietan ere protestak eta istiluak izan dira bart.
Hala ere, atzoko istiluak ez dira astearte gauean izandakoak bezain larriak izan. Orduan, migratzaileak bizi omen diren hainbat etxebizitzari su eman zieten.
Zer dago istiluen jatorrian?
Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren, immigranteen aurkako mobilizazioak egin dituzte Belfasten eta istiluak izan dira.
Hadi Alodid Sudango jatorria duen 30 urteko gizonari Stephen Ogilvie (40 urtekoa) hiltzen saiatzea leporatu diote. Biktimak begia galdu du, eta ospitalean jarraitzen du; egonkorra dago. Familiak, bere aldetik, lasaitasunerako deia egin du.
Eskuin muturrak egoera baliatu du immigranteen aurkako mobilizazioak hauspotzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.