PALESTINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.

July 25, 2026, Nablus, West Bank, Palestine: Israeli soldiers surround the home of the Palestinian man who shot a settler in self-defense after a group of Jewish settlers stormed his house. This attack came in retaliation for the killing of two settlers and four Palestinians in Tell, southwest of Nablus in the West Bank. In response, settlers set fire to Palestinian cars and homes in Tell and the neighboring village of Qalqilya Sara. Meanwhile, the Israeli army announced its readiness for a military operation in the northern West Bank, which is under the control of the Palestinian Authority.



Europa Press/Contacto/Nasser ishatyeh

25/7/2026

Zisjordania okupatuko herrixketan bi meskita erre dituzte, etxeak okupatu, errepideak itxi... Kolono israeldarrek eragindako izuak hedatzen jarraitzen du, Israelgo Armadak bere oldarraldia areagotuko duela iragartzen duen bitartean.

Zisjordaniako egoera bortitzak beste koska bat egin zuen gora ostiralean, iparraldean, Tell herrixkan (Nablus) izan zen enfrentamentu baten ondoren. Lau zibil palestinar, armak eramateko baimena zuen kolono bat eta soldadu israeldar bat hil ziren.

Orduz geroztik, Israelgo Armada (FDI) indar handiz sartu da, eta "kolonoen miliziak" direlakoek egoera aprobetxatu dute herri palestinarretara sartzeko eta egoiliarrei eraso egin eta haien etxeei eta bestelako ondasunei su emateko.

Meskitak erreta, eta emakume palestinarrak anbulantzietan erditzen

Gaur goizaldean, muturreko juduen taldeek bi meskitari su eman diete: bata Qusra herrian (Nablus hegoaldean) eta bestea Kur herrixkan (Tulkarem hegoaldean), biak Zisjordaniako iparraldean. Azken honen hormetan "Odol judua isurtzea ez da doan ateratzen" idatzi dute.

Israelgo Armadak ez du jakinarazi palestinarrei azken egunotan egindako erasoetan parte hartu duten pertsonetako inor atxilotu duenik.

Israelgo indarrek Nablusen gaineko setio militarrarekin jarraitu dute, errepideak itxi dituzte, eta gutxienez bi emakume anbulantzietan erditu behar izan dira, Israelgo Giza Eskubideen aldeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak igande honetan salatu duenez.

Dozenaka atxilotu

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri duenez, Armadak Zisjordania okupatuan egingo dituen operazio "antiterroristek" datozen asteetan ere jarraituko dute. Benjamin Netanyahu lehen ministroak ere gauza bera esan du, Washingtonera joan atarian.

Israelek atzo jakitera eman zuenez, 70 palestinar atxilotu eta "ehunka" galdekatu ditu, eta gaur gutxienez beste 24 atxilotu dituzte Nablusen eta 16 Tulkarm eta Yeninen, WAFA Palestinako albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Halaber, agintari palestinarrek salatu dute eraikitzen ari diren etxebizitza bat eraitsi dutela gaur Jalbun herrixkan, Yenin ekialdean, eta ostiraleko liskar armatuan parte hartu zuen palestinarra bizi zen Tell herriko etxebizitza zigilatu eta bertara sartzeko debekua ezarri dietela senideei.

Israelek kolonoen asentamentu berriak babesten jarraitzen du

Netanyahuk, gainera, Tell inguruan kolono israeldarren "nekazaritza ustiategiak bizkortzeko" konpromisoa hartu du.

Gaur, Israelgo Finantza ministroak, Bezalel Smotrich kolono eta supremazistak, baieztatu du Israelek 763 etxebizitza berri eraikiko dituela Eliko kokagunean, Nablus hegoaldean.

Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du

Testuinguru honetan, Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak "nazioarteko premiazko interbentzioa" eskatu du igande honetan, Israelen erasoaldi militarra eta Zisjordania okupatuko kolonoen indarkeria geldiarazteko.

Palestinako agintariak gutunak bidali dizkie hainbat buruzagi arabiar eta herrialde laguni, Europar Batasunari, Arabiar Ligako idazkari nagusiari eta NBEko Segurtasun Kontseiluko presidenteari, besteak beste.

Abasek salatu du hauek ez direla gertakari isolatuak, "politika israeldar sistematikoa" dagoela atzean, asentamenduak hedatuz eta Aginte Palestinarra ahulduz, bi estatuen irtenbidea deuseztatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

AMDEP9449. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 24/07/2026.- Captura de una transmisión de la cadena C-Span del presidente de EE.UU., Donald Trump, durante la Cena de Corresponsales de La Casa Blanca este viernes, donde bromeo con la posibilidad de presentarse a las elecciones presidenciales de 2028 y se colocó una gorra roja con el año 2028 en la parte frontal, en Washington (EE.UU.). EFE/ C-Span /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump

Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X