Bide-segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realaren bi zale atxilotu dituzte, Kopako finaletik bueltan zirela autobian bengalak jaurtitzeagatik

Bi atxilotuen ibilgailua aztertu ondoren, Guardia Zibilak 11 kilotik gorako pirotekniarako material sorta aurkitu zuen barruan.

Bengalas detenidas a los dos vecinos de San Sebastián detenidos por lanzarlas a otros coches de la autovía A-66 a su paso por Mérida.



REMITIDA / HANDOUT por GUARDIA CIVIL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

21/4/2026
Atxilotuen ibilgailuaren barruan aurkitutako bengalak. Argazkia: Guardia Zibila

Joan den igandean, apirilak 19, Guardia Zibilak ibilgailu baten gidaria eta bidaiaria atxilotu zituen, biak Donostiakoak, ausarkeriaz gidatzea eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Izan ere, iturriek zehaztu dutenez, aurreko egunean Sevillan jokatutako Kopako finaletik bueltan zihoazela, Merida inguruan (Badajoz) A-66 autobideko beste erabiltzaile batzuei ibilgailutik bengalak jaurtitzen ibili ziren.

Guardia Zibilak abisua jaso zuen aipatu bidean hainbat ke-zutabe zeudela, eta istripu baten ondorioz sutea izan zitekeelakoan, patruila bat bertara joan zen. Bidean, agenteek ibilgailu bat ikusi zuten, aurreko eserlekuko bidaiaria gorputz erdia autotik kanpo zuela, beste gidari batzuei bengalak jaurtitzen ari zitzaiela.

Era berean, ibilgailuaren gidaria sigi-sagan zihoan errei barruan, eta, ondorioz, gelditzea agindu zieten, bide-segurtasunerako sortutako "arrisku larriagatik". Ibilgailua aztertu ondoren, 11 kilo piroteknia-material baino gehiago aurkitu zituzten barruan, Guardia Zibilak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bi atxilotuek, gainera, zigor administratibo bati egin beharko omen diote aurre, piroteknia-gaien eta kartutxoen araudia urratzeagatik.

Guardia Zibilak argitu du jarduketak ez duela inolako loturarik sare sozialetan eta komunikabideetan zabaldutako irudi biralekin. Horietan, furgoneta beltz batzuk ageri dira, autokarabana zuri baten ondoan maniobra arriskutsuak egiten. Ekintza horien egileak identifikatzeko ikerketa abiatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X