Iranek su-etena urratzea leporatu dio AEBri, eraso egin baitio ontzi bati Ormuzen
Teheranek salatu du "itsas pirateria" ekintza bat izan dela, eta droneekin erantzun duela. Tentsioa eta mesfidantza areagotzen ari dira, bake akordiorako elkarrizketen atarian.
Irango Gobernuak salatu duenez, AEBk Omango itsasoan ontzi komertzial baten aurka egindako erasoa bi herrialdeen artean indarrean dagoen su-etenaren urraketa zuzena izan da, eta areagotu egin du Ormuzko itsasarte estrategikoaren inguruko tentsioa.
Khatam al-Anbiyako Kuartel Nagusi Zentralareno bozeramaileak adierazi du AEBko indarrek itsasontziaren nabigazio sistema erabili ezinda utzi zutela, tirokatuta. Ontzia, Txinatik Iranera zihoan edukiontzi itsasontzi bat, Oman itsasoan geldiarazi zuten, eta Teheranek dio su-eten akordioa urratu egin duela.
Horren aurrean, Iranek ziurtatu du droneekin erasoak egin dituela AEBko ontzi militarren aurka, baina ez du xehetasunik eman ekintza horiei buruz.
Washingtondik, Donald Trump presidenteak gertaeren bertsio erabat desberdina eman du, eta azpimarratu du Irani ezarritako itsas blokeoa betetzeko neurria besterik ez dela izan. Azaldu zuenez, ontzia (Touska izenekoa) neurriak urratzen saiatu zen eta horregatik geldiarazi zuten, behin eta berriz ohartarazpenak egin ostean.
Trumpek ziurtatu du AEBko Itsas Armadak sei orduz egin zizkiola ohartarazpenak, baina jaramonik egin ez zuenez, itsasontziaren nabigazio sistema indargabetzeko erasoa egin zutela. Gainera, agintariak jakinarazi du AEBko Altxorrak praktika desegokiengatik zigortutako itsasontzietako bat dela, eta militarren zaintzapean dagoela.
Islamabaden aurreikusita dagoen negoziazio-errondaren atarian gertatu da erasoa. AEBk parte hartuko duela baieztatu badu ere, Iranek jarrera anbiguoa du eta itsas blokeoa bertan behera uztea jartzen du mahaian esertzeko baldintza gisa.
Testuinguru horretan, Mohamad Baqer Qalibaf Irango Parlamentuko presidenteak argi utzi du Teheran ez dela Washingtonekin fido. "Ez dugu konfiantzarik. Edozein momentutan gerra gogortu egin daiteke", ohartarazi du.
Qalibafek AEBri leporatzen dio negoziazio prozesua "engainu" bidez hasi duela, eta horrek agerian uzten duela Washingtonek fede txarrez jokatzen duela.
Ormuzko itsasartea oraindik blokeatuta dagoela —bide horretatik munduko petrolioaren % 20 inguru igarotzen da— eta bi herrialdeak elkarri mokoka ari zaizkiola, diplomaziarako tartea estutzen ari dela dirudi.
Zure interesekoa izan daiteke
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
NBEren Batzar Nagusiak erabaki bat hartu du egungo munduko maparen diseinua erabiltzeari utzi eta kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibdez, Afrikaren tamaina handiagoa izango litzateke.
AEBk Witkoff eta Kushner bidali ditu Errusiara eta Ukrainara bake elkarrizketak berpizteko asmoz
Trump presidenteak berak baieztatu du albistea. Horren esanetan, Putinek eta Zelenskik "biziki gorrotatzen dute elkar", eta horrek elkarrizketak zailtzen ditu.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.