Iranek adierazi du Libano su-eten akordioaren parte dela, eta Israelen erasoek ondorioak izango dituztela ohartarazi du
Su-etena ezarrita dagoen arren, Israelek erasoak areagotu ditu Libanon. Azken orduotan, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak Armadari agindu dio Beirut inguruan dagoen Dahieh eskualdea bonbardatzeko, Hezbollahren gotorleku delakoan.
Israelen erasoak, Libano hegoaldean. Argazkia: EFE
Iranek berretsi egin du Ameriketako Estatu Batuekin izenpetutako su-etenerako akordioak gerrako "fronte guztiak" hartzen dituela kontuan, "baita Libano ere". Mezu hori zabaldu du Abbas Araghtxi Atzerri Gaietarako ministro irandarrak goizean, sare sozialetan, Israelek Beirut inguruan egindako azken erasoen ondoren.
Araghtxik Israel apirilaren 8ko akordioa etengabe urratzen ari dela adierazi du, eta ohartarazi du eraso horiek "ondorioak" izango dituztela. Estatu Batuekin akordioa lortzeko "oztopo nagusia" Israel Libanoren kontra egiten ari den ofentsiba dela esan du Iranek.
Donald Trump AEBko presidenteak, hala ere, Iranek akordio bat lortu nahi duela azaldu du, eta hori laster iritsiko dela esan du berriro.
Bonbardaketak Libanon
Gaur goizean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Beirut hegoaldeko auzoei erasotzeko agindu zuzena eman du, auzo horiek Hezbollah Iranen aldeko miliziaren gune direlakoan.
Milaka eta milaka lagun hasi dira dagoeneko auzo horietatik ihesi ateratzen, Libano iparralderantz.
Joan den astearen amaieran zabaldu zenez, Teherango eta Washingtongo negoziatzaileek aurreakordio bat lortu zuten, Ormuzko itsasartea desblokeatzeko eta su-etena luzatzeko.
Akordio horrek, baina, Trumpek onestea behar zuen, eta hark zirriborroko hainbat puntu aldatzea eskatu zuen.
Hala ere, Iranek hasieratik ukatu zuen AEBrekin aurreakordioa itxi izana.
EBren eskaera
Europar Batasunak, beste behin, Israeli eskatu dio Libanon egiten ari den erasoaldia eteteko, eta herrialde horren subiranotasuna errespetatzeko. "Israeli eskatzen diogu Libanon egiten ari den erasoak eteteko eta Libanoren subiranotasuna eta lurraldetasuna errespetatzeko", esan du Anouar al-Anouni EBren Atzerri Ekintzarako Zerbitzuko eledunak, goizean egin duen agerraldian.
Esan duenez, Europa bide diplomatikoetatik lanean ari da Libanoko "tentsioa" baretzeko, eta elkarrizketaren bidez konponbidea bideratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.