Leherketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 lagun hil eta 70 zauritu dira Myanmarko lehergaien biltegi batean izandako eztandan

Leherketak inguruko hainbat etxebizitza-eraikinetan izan du eragina, eta larrialdi zerbitzuek bizirik atera daitezkeenen bila jarraitzen dute hondakinen azpian, Birmaniako hedabideek jakitera eman dutenez.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Gutxienez 50 pertsona hil eta beste 70 zauritu dira Namhkamen, Shan estatuan, lehergaien biltegi batean izandako eztandan. Myanmarko ipar-ekialdean gertatu da leherketa, Txinako mugatik gertu.

Eztandak inguruko hainbat etxebizitza eraikin kaltetu ditu, eta larrialdi zerbitzuak pertsona gehiago bilatzen ari dira hondakinen artean, Myanmarko hedabideek jakitera eman dutenez.

Ta 'ang Nazio Askapenerako Armada talde matxinoak baieztatu du munizio biltegi batean jazo dela ezbeharra. Bertan, lehergailu komertzialak zeuden.

Armadak agintzen du Myanmarren 2021eko Estatu kolpeaz geroztik. Militarrek errepresio kanpaina indartsua egin zuten oposizioaren, ekintzaileen eta manifestarien aurka. Ondorioz, areagotu egin dira Armadaren eta talde matxinoen arteko liskarrak, bereziki, herrialdearen ipar-ekialdean, Txinako mugatik hurbil, eta Rajine (mendebaldea) Estatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X