Petroren eredu sozialarekin jarraitu edo eskuinera bira egitea aukeratuko du Kolonbiak gaur
Hautagaien artean, Ivan Cepeda egungo presidentearen jarraitzailea dago, baita eskuineko politikak proposatzen dituzten Abelardo de la Espriella eta Paloma Valencia ere.
Cepeda Bogotan botua ematen. Argazkia: EFE
Kolonbiarrek hauteskunde hitzordua dute gaur Gustavo Petro presidentearen ondorengoa aukeratzeko. Ivan Cepeda Petroren politiken jarraitzailea, Abelardo de la Espriella edo Paloma Valencia aukeratu beharko dute, azken biak eskuinerantz jotzearen aldekoak.
41,1 milioi kolonbiar daude hautesle-erroldan erregistratuta, atzerrian bizi direnak tartean, eta horiek botoa emateko aukera izan dute jada aste honetan. Oraingoan, hautesleek presidentea eta presidenteordea bakarrik aukeratuko dituzte, hauteskunde legegileak martxoan egin baitzituzten.
Bigarren itzulia saihesteko, irabazleak botoen % 50etik gora jaso beharko ditu. Inkesta batzuen arabera, Cepeda da hori lortzeko moduan den hautagai bakarra. Kanpaina osoan zehar, galdeketen buru izan da, eta, besterik ez bada ere, ekainaren 21eko bigarren itzulira igarotzea segurutzat jotzen dute.
Gustavo Petro presidentearen agenda aurrerakoia jarraituko duela agindu du Cepedak. Hala, pentsioetan eta osasunean Estatuaren presentzia indartu nahi du, besteak beste. Era berean, gizarte liderrak hiltzeari uzten dioten talde armatuekin bake-negoziazioak berrabiaraziko dituela agindu du.
Galdeketa baikorrenek botoen % 44 ematen dizkiote Cepedari; zuhurrenek, berriz, 10 puntu gutxiago. Itun Historikoko hautagaiak, hala ere, balizko bigarren itzulian galtzaile izateko arriskua du, indar kontserbadoreen bat egitea aurreikus daitekeelako.
Inkesten arabera, Cepedaren agintea zalantzan jartzeko aukera gehien dituena Abelardo de la Espriella enpresari ultraeskuindarra da, bere burua outsider gisa aurkeztu duena.
Hirugarrena Paloma Valencia senataria da, Guillermo Leon Valencia presidente ohia bezala, politikari kontserbadoreen dinastia bateko kidea. Zentro Demokratikoko hautagaia Uribe presidente ohiak aukeratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.