Pertsona bat hil da eta 780 baino gehiago atxilotu dituzte Frantzian, PSGk Txapeldunen Liga irabazi ostean izandako istiluetan
Sute, ekintza bandaliko eta Poliziarekin liskar ugari izan dira gauean Frantziako hainbat tokitan, eta gutxienez zazpi agente zauritu dira. Parisen egin dituzte atxiloketa gehienak.
24 urteko motozale bat hil da larunbat iluntzean Parisen, PSGren Txapeldunen Ligako ospakizunetan, hormigoizko bloke batzuen aurka aurrez aurre talka eginda, Porte Maillot parean. Gainera, beste bi pertsona larri zauritu dira Paris mendebaldean izandako liskarretan.
Horrez gain, gutxienez 780 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, herrialdeko hainbat tokitan izandako istiluetan, Paris Saint-Germain (PSG) taldeak Arsenalen aurka Txapeldunen Ligako finala irabazi ostean. Liskar ugari izan dira gau osoan, batez ere Frantziako hiriburuan, eta 283 pertsona atxilotu dituzte.
Milaka zale kalera atera dira Parisko taldeak Arsenalen aurka Budapesten jokatutako finalean lortutako garaipena ospatzeko. Alabaina, sute, ekintza bandaliko eta Poliziarekin liskar ugari izan dira gauean Frantziako hainbat tokitan, eta gutxienez zazpi agente zauritu dira. Parisen egin dituzte atxiloketa gehienak.
Ordu batzuk lehenago, Frantziako agintariek jakitera eman dute 336 pertsona atxilotu dituztela Frantzia osoan, gehienak (235) hiriburuan. Parisko Poliziaren Prefekturak emandako azken balantzearen arabera, istiluak hasi orduko segurtasun-indarrek dozenaka pertsona atxilotu dituzte hiriburuan.
Eliseoko Zelaietan 20.000 pertsona bildu dira, Poliziak jendetza kontrolatzeko operatibo handia martxan zuen bitartean. Barbès eta Strasbourg–Saint-Denis auzoetan ere jende asko bildu da.
Testuinguru horretan, gutxienez zazpi agente zauritu dira, horietako bat larri, Garona ibaiaren ertzean dagoen Agen hirian izandako liskarretan.
Halaber, kiosko bati su eman diote eta hainbat ibilgailu kaltetu dira. Hainbat pertsona Parisko VIII. barrutiko polizia-etxe batera heltzen saiatu dira, baina segurtasun-indarrek sakabanatu egin dituzte.
Agintarien esanetan, Porte Maillot aldean dagoen ingurabidea jendeak hartu du; izan ere, dozenaka pertsona bertan sartu dira, eta hainbat merkataritza-establezimenduren eta hiri-altzariren aurkako ekintza bandalikoak izan dira hiriko hainbat tokitan.
Istiluak ez dira Parisen bakarrik gertatu. Frantziako beste herri batzuetan ere, Grenoblen eta Tolosan esaterako, liskarrak izan dira. Suziriak jaurti eta kalte materialak eragin dituzte hainbat dendatako erakusleihoetan. Frantziako Barne Ministerioaren arabera, suteak eta arpilaketak izan dira Frantziako hamabost bat hiritan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.