Akordiorik gabe amaitu da Trumpek Iranekin Etxe Zurian egin duen bilera
AEBko presidenteak esan du Irango Islamiar Errepublikak uko egin behar diola arma nuklearrak garatzeari, eta berehala ireki behar duela Ormuzko itsasartea.
Donald Trump AEBko presidenteak Irani buruzko "azken erabakia" hartzeko Etxe Zurian egin duen bilera akordiorik gabe amaitu da, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.
Iranen eta AEBren arteko negoziazio prozesuak aurrerapausoak izan ditu azken egunotan, bi aldeek baieztatu dutenez, baina AEBk hainbat eraso egin ditu Iranen aurka.
Bilerak bi ordu inguru iraun du Etxe Zuriko krisi-aretoan, baina Trumpek ez du erabakirik hartu Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emango dion balizko akordio baten inguruan, Administrazioko goi-kargudun batek egunkariari azaldu dionez.
AEBko Gobernuaren hitzetan, akordioa gertu dago, baina oraindik gai batzuk eztabaidatu behar direla ohartarazi du, besteak beste, Irango funtsen desblokeoa, egunkari horren arabera.
Nolanahi ere, Trumpek iragarri zuen ostiral honetan bilera egingo zuela Etxe Zurian Irani buruzko "azken erabakia hartzeko".
Truth Social sarean argitaratutako argitalpen batean AEBko agintariak esan zuenez, horretarako Irango Islamiar Errepublikak arma nuklearrak garatzeari uko egin behar dio eta berehala ireki behar du Ormuzko itsasartea.
Etxe Zuriak ostegunean zabaldu zuenaren arabera, negoziatzaileek aurreakordioa lortu zuten Iranekin, baina Teheranek ukatu egin zuen akordiorik adostu izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute batek Fontainebleauko baso ezagunaren zati bat kiskali du, eta litekeena da nahita piztutakoa izatea
Fontainebleauko basoan, Parisko hego-ekialdean, piztutako sute batek 800 hektarea inguru erre ditu dagoeneko, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak astelehen honetan adierazi duenez.
Von der Leyen, sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina ezartzearen alde
Europar Batasunak haurrak Interneten babesteko har ditzakeen neurriei buruz aditu talde batek egindako txostenean oinarritutako proposamena da.
Iranek eta AEBk gogortu egin dituzte erasoak
AEBko indarrek Iranen aurka egindako erasoek Guardia Iraultzailearen erantzuna jaso dute, eta AEBren baseen aurka jo dute Ekialde Hurbileko zenbait herrialdetan.
27 pertsona hil dira Thailandian, Bangkokeko taberna batean izandako sutean
Dozenaka pertsona zauritu dira eta hogei inguru egoera kritikoan daude. Biktimak identifikatzeko lanean ari dira agintariak eta uste dute aire girotuko unitate batean izandako zirkuitulabur batek eragin duela sutea.
Ormuz "indarrez" kontrolatuko duela agindu du Iranek, Qatar, Oman eta Bahrain bonbardatu ostean
AEBrekin tentsioa areagotzen ari da, eta Washingtonek gutxienez 140 bonbardaketa egin ditu Iranen aurka.
Irango buruzagi gorenak Khameneiren heriotzarengatik mendekua hartuko duela agindu du
Zazpi egunotan aitaren hileta ospakizunetan parte hartu duten dozenaka mila herritarrei idatziz eskertu die Mojtaba Khameneik. Ali Khamenei hil zutenetik, ez da jendaurrean azaldu.
Trumpek onartu egin du Iranekin elkarrizketak berriro hastea, baina su-etena "amaitu" dela ohartarazi dio Teherani
Iranek, berriz, ukatu egin du AEBrekin elkarrizketa berriak eskatu izana. Bestalde, Iran "inoiz ez bezala" bonbardatzeko agindua eman dio AEBko presidenteak Pentagonoari, Errepublika Islamikoaren "konplot" baten ondorioz hiltzen badute.
Ali Khamenei aiatola Mashhaden lurperatu dute, sei eguneko hileta-zeremonien ostean
Irango lider gorena zenaren ehorzketarekin bukatutzat eman dituzte sei eguneko hileta-zeremoniak. Jendetza bildu da Irango kaleetan, eta erregimenak indar eta batasun irudia erakutsi nahi izan du.
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.