Osasunaren Mundu Erakundeak 900 ebola-kasu baino gehiago zenbatu ditu RDCn, susmagarriak eta baieztatuak batuta
Tedros Adhanom Ghebreyesus Agentziako zuzendari nagusiak aitortu du zailtasunak daudela agerraldi ari aurre egiteko, Ituri probintzian batez ere; eskualde hori da krisiaren epizentroa eta bertan lau pertsonatik batek laguntza humanitarioa behar du eta bost biztanletik herrialdeko baste puntu batzuetatik ihesi iritsitakoak dira.
Ituriko merkatuan osasun-neurriak hartzen ari dira. Argazkia: EFE.
Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC) ebola kasu susmagarriak edota baieztatuak 900 baino gehiago dira dagoeneko, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez; horieytatik 101 kasutan laborategian identifikatu da birusaren presentzia.
Tedros Adhanom Ghebreyesus Agentziako zuzendari nagusiak aitortu du zailtasunak daudela agerraldi ari aurre egiteko, Ituri probintzian batez ere; eskualde hori da krisiaren epizentroa eta bertan lau pertsonatik batek laguntza humanitarioa behar du eta bost biztanletik herrialdeko baste puntu batzuetatik ihesi iritsitakoak dira.
"Indarkeriaren ondorioz, jendeak ez du ihes egin beste aukerarik, osasun-langileak eta langile humanitarioak barne, eta horrek asko zailtzen du ebolaren kontaktuen bilaketa zabaltzeko eta infekzioak behar besteko aurrerapenarekin identifikatzeko ahalegina", azpimarratu du.
Hilaren 15ean epidemia izendatu zenetik, 204 dira ebolaren ondioriozko "heriotza probableak", Kongoko Gobernuak larunbatean jakinarazi zuenez.