Global Sumud Flotilla
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzian sartzea debekatu diote Ben Gvir ministro israeldarrari

"Gaurtik aurrera, Itamar Ben Gvirrek debekatuta du Frantzian sartzea, Global Sumud Flotillako frantziar eta europar herritarren aurka egindako ekintza onartezinei erantzuteko", adierazi du Barrotek sare sozialetan.
MINISTRO ISRAELÍ

Frantzian sartzeko debekua jarri diote Israelgo Segurtasun Nazionaleko Itamar Ben Gvir ministroari, Global Sumud Flotillako kideak umiliatzeagatik. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean erakutsitako jarrera ikusita hartu du Frantziako Gobernuak horri herrialdera sartzen ez uzteko erabakia, Jean-Noel Barrot Atzerri ministroak jakinarazi duenez.

"Gaurtik, Itamar Ben Gvirrek debekatuta du Frantzian sartzea. Global Sumud Flotillako kideei buruz esandakoengatik", esan du Frantziako Atzerri ministroak sare sozialetan.

Frantziako diplomaziaburuak bere gaitzespena agertu du Israelen jokabidearen aurrean. Horren hitzetan, "erabakiak ez die eragiten zerbitzu diplomatiko eta kontsularrei, baina ezin dugu onartu frantziar herritarrak horrela mehatxatzea, beldurtzea edo jipoitzea, are gutxiago arduradun publiko batek".

Italiatik, Giorgia Meloniren Gobernuak aurreratu du ministroaren aurkako zigorrak eskatuko dizkiola Europar Batasunari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X