Global Sumud Flotilla
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dagoeneko deportatuta dauden Flotillako aktibistek haien kontrako indarkeria areagotu egin dela salatu dute

Gazara bidean zihoazela Israelek nazioarteko uretan atxilotu dituen 430 ekintzailetatik gehienak (guztiak atzerritarrak, Israelgo emakume bat izan ezik) Ramongo aireportutik atera dira, Israelgo hegoaldeko muturrean, Turkiak jarritako hiru hegazkinetan. Ekintzaileek Israelek haien kontra erabilitako indarkeria maila salatu dute.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Israelek atxilotutako Global Sumud Flotillako ekintzaileak aske dira eta Israeletik kanpo dagoeneko, deportatu baitituzte denak. 

Israelgo Atzerri ministerioak ostegun honetan adierazi du aktibista atzerritar denak deportatu dituela. Bakarra gelditu da Israelen, bertako aktibista bat; epailearen aurrera eramango dute hori. 

Xn jarritako mezu labur batean, ministerioak idatzi duenez, "ez du onartuko Gazaren gaineko itsas-blokeo legalaren inongo bortxaketarik". 

Israelen 15:00ak zirenean (12:00 GMT), Israelgo Ramon aireportutik atera da atera da Turkiak jarritako hiru hegazkinetako lehena. 

Gazako Zerrendara bidean nazioarteko uretan zihoazela Israelek atxilotutako 430 ekintzaileetatik gehienak Israelgo hegoaldeko muturrean dagoen aireportu horretatik deportatu. Handik gertu dagoen Ketzioteko espetxean egon dira aktibistak atxilotuta.

Aktibistetako bi, Hego Koreakoak, zuzenean deportatu zituzten espetxera eraman gabe, beste israeldar bat Axkalonera eraman dute (Israelgo hegoaldea) epailearen aurrean deklaratzera, eta talde juridikoak azaldu duenez, batzuk lurretik aterako dira, inguruko herrialdeetakoak direlako (Jordania eta Egiptokoak, besteak beste).

Ekintzaileen artean 40 bat herrialdetako herritarrak daude: 44, espainiar pasaportedunak, eta 74, turkiarrak. Turkiako NTV irratiaren arabera, Turkish Airlines konpainiak Istanbulera eramango ditu hiru hegazkinetan.

Europako hainbat herrialdek enbaxadore israeldarrak deitu dituzte Tel Avivek Global Sumud Flotillako ekintzaileei emandako tratu iraingarriaren aurka protesta egiteko. Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroak berak erakutsi zuen tratu hori bideo batean.

Ministro horrek Axdodgo portua bisitatu zuen; bertan zeuden 430 ekintzaile inguru, eskuburdinak jarrita, pilatuta eta belauniko, lurrera begira. Ben Gvirrek zabaldutako bideo batean, irribarretsu agertzen da, Israelgo bandera astintzen, ekintzaileei ongietorria egiten, isekaz.

Israel-Palestina

Israelek Flotillako ekintzaile solidarioak umiliatu egin ditu

EITB

Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindarrak argitaratutako bideo batek protesten erauntsia eragin du, ministroak atxilotuei emandako tratua dela eta.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Indarkeriak gora egin du"

Global Sumud Flotillak ostegun honetan salatu duenez, "Palestinako eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriak gora egin du", eta Israelek aktibistak atxilotu zituenean horien aurka egindako "indarkeria fisikoa eta sexuala orokorra eta sistematikoa" izan zen.

Prentsaurreko batean, Bader Alnoaimi  Flotilla Global Sumud-en talde legaleko kideak zehaztu duenez, "gutxienez hiru ekintzaile zauritu ziren euren itsasontzien aurka tiro egindako arma ez-hilgarriak erabiltzeagatik" eta "itsasontzi militar batek ontzi bat jo zuen".

"Gure abokatuek (...) benetan muturreko indarkeria mailak dokumentatu dituzte. Saihets hautsien dozenaka susmo dokumentatu dituzte, mina, sexu-jazarpena eta sexu-abusuak eragin dituzten taser pistolak behin eta berriz erabili izana, eta aldi luzeetan estres-posizioetan atxikitako pertsonen jipoiak eta kontakizunak, besteak beste", gaineratu du Miriam Azemek, ontzidiaren legezko taldeak.

"Erabilitako basakeria-maila" hain handia izan da, salatu duenez, eta kasu bat aipatu du, biluzik korrika egitera behartu zuten aktibista batena, “zaindariek barre egiten zuten bitartean”. "Hori da ekintzaileek jasan behar izan zuten umiliazio maila", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X