Beroak asteburuan jarraituko du, baina epelago
Giro egonkorra eta eguzkitsua izango da, zerua oskarbi egongo da eta bero handia egingo du maiatzaren amaieran. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du iganderako eta astelehenerako 13:00etatik 20:00etara beroagatik.
Herritarrak Donostian, beroa arindu nahian. Argazkia: EFE
Eguraldiak aldaketa nabarmenik gabe jarraituko du asteburuan, baina beroa arinagoa izango da. Hala, tenperatura altuek protagonista izaten jarraituko dute, bai larunbatean eta baita igandean ere, lurraldearen zati handi batean, eta udako balioak izango dira, batez ere barnealdean.
Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzak abisu horiak ezarri ditu iganderako eta astelehenerako, 13:00etatik 20:00etara, tenperatura altuak izango direlako, leku askotan 30 ºC-tik gora iritsiko baitira termometroak.
Larunbatean, ipar-ekialdeko haizea sartuko da eguerditik aurrera, eta horrek igoera termikoa geldiarazten lagunduko du isurialde atlantikoan, batez ere kostaldean. Tenperatura leunagoak izango dira kostaldean, eta ez dira 30 ºC-ra iritsiko; gainerako lekuetan, berriz, bero zakarra egingo du. Zerua oskarbi egongo da, baina bero-hodeiak agertuko dira barnealdean goizaldean eta arratsaldean.
Maximoak 35 ºC-ra iritsiko dira Iruñean, eta 32 ºC-ra Guardian. 31 ºC-ra iritsiko dira Gasteizen eta Arrasaten, eta 29 ºC-ra, berriz, Bilbon. Giro lasaiagoa egongo da kostaldean, 24 ºC-ra iritsiko baitira Donostian eta 27 ºC-ra Baionan.
AEMETen arabera, larunbatean eta igandean izango dira beroenak Nafarroan, 36 ºC-rainokoak izango baitira Erriberan, eta 32 ºC ingurukoak, berriz, isurialde atlantikoan.
Igandea ere egun beroa izango da. Haizeak ekialdetik joko du, eta bezperako itsas eraginaren zati bat galduko du kostaldean; ondorioz, maximoek gora egingo dute berriro.
Giro egonkorra eta eguzkitsua izango da, zerua oskarbi egongo da, eta bero-hodei batzuk garatuko dira arratsaldean barnealdean.
Igandeko tenperatura maximoak 33 ºC-ra helduko dira Bilbon, Arrasaten eta Baionan, eta 35 ºC-ra Iruñean. Gasteizen 31 ºC espero dira, eta Guardian 32 ºC. Donostian, berriz, 27 ºC-ra iritsiko dira termometroak.
Minimoak nahiko leunak izango dira asteburu osoan, eta 14 eta 19 ºC artean ibiliko dira herri gehienetan.
Nafarroan, gainera, AEMETen aurreikuspenen arabera, beroak jarraitu egingo du datorren astean, eta udako tenperaturak nagusituko dira. Ildo horretatik, maiatzaren 25etik 31ra bitartean uztaileko bigarren hamabostaldiko edo abuztu hasierako tenperaturak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola jokatu behar da bero-kolpe baten aurrean?
Beroak estu hartzen gaituenetan, larrialdi zerbitzuak prest daude azkar erantzuteko. Baina, beroari nola aurre egin ikastea garrantzitsua da, eurak ailegatu arte. Adibidez, ura ematea komeni da zorabiatuta dagoenari.
Bero itogarriak atseden emango du, eta tenperaturak 25-30 gradu inguruan kokatuko dira kostaldean
Bero handiena hegoaldean egingo du, batez ere Ebro ibarrean. Gasteizen 35 graduak gaindituko dira.
Alerta laranja asteartera arte luzatu dute, 38 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean
Muturreko tenperaturen ondorioz, lurraldearen zati handi bat abisupean jarraituko du; apur bat jaitsiko dira tenperaturak bihar, baina iparraldeko zonalde batzuetan bakarrik.
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.