Uda sasoiko beroa Euskal Herrian: 35 graduko maximoak eta abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan
Larunbatean, ipar partean, beroa apur apur bat apaldu egingo da ipar-ekialdeko haizearen eraginez; barnealdean, berriz, bero egiten jarraituko du. Igandean, bero egingo du berriro, eta beroenak 30-35 graduren bueltan geldituko dira.
Eguraldi eguzkitsua Mañarian (Bizkaia). Argazkia: Marivi González de Audicana
Eguzkia eta beroa izango dira nagusi asteburuan eta datozen egunetan, eta 30 eta 35 gradu arteko tenperaturak neurtuko dira.
Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du berriro Bizkaian eta Gipuzkoan, 13:00etatik 19:00etara.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur zerua oskarbi agertuko da. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura igoaraziko du, baita kostaldean ere; maximoak 30-35 gradukoak izango dira. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe, eta litekeena da gauean haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin.
Larunbatean, ipar-ekialdeko haizea sartuko da eguerditik aurrera, eta, horren ondorioz, beroa pixka bat apalduko da ipar partean (beroenak 30 graduren azpitik geldituko dira bertan); gainerako tokietan, berriz, bero zakarra izango da berriro, eta, oro har, zerua oskarbi egongo da. Arratsaldean, bero hodei batzuk sortu daitezkeen arren, ez dute ondoriorik izango.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak jaitsi egingo dira, baina abisu horia ostegunera arte mantenduko da
Termometroek 37 ºC-ra iritsiko dira Ebro bailaran oraindik ere. Gainerako lekuetan egoera lasaiagoa izango da: altuenak 26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 35 ºC-koak trantsizio gunean. Zerua nagusiki eguzkitsu egongo da, han-hemenka hodei batzuekin.
Nola jokatu behar da bero-kolpe baten aurrean?
Beroak estu hartzen gaituenetan, larrialdi zerbitzuak prest daude azkar erantzuteko. Baina, beroari nola aurre egin ikastea garrantzitsua da, eurak ailegatu arte. Adibidez, ura ematea komeni da zorabiatuta dagoenari.
Alerta laranja asteartera arte luzatu dute, 38 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean
Muturreko tenperaturen ondorioz, lurraldearen zati handi bat abisupean jarraituko du; apur bat jaitsiko dira tenperaturak bihar, baina iparraldeko zonalde batzuetan bakarrik.
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.