Eguraldi ezegonkorrak jarraituko du eta arratsaldean ekaitz-giroa izango da, Nafarroan eta Iparraldean batez ere
Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta trumoi-zaparradak izango dira nonahi. Nafarroa erdialde eta hegoaldean eta Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean arratsaldean.
Eguraldi ezegonkorra izango da astearte honetan lurralde osoan, eta abisu horipean izango dira Nafarroa erdi partean eta hegoaldean bezala Ipar Euskal Herrian ere.
Eguna hodei eta ostarteekin hasiko da denean, eta euria egin dezake, Kantauri isurialdean batez ere. Hala ere, egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak botako ditu; tarteka, mardulak. Ekaitz-giroa izango da eta kazkabarra ere bota dezake.
Ekaitz eta zaparradak handiak izan daitezke bereziki Nafarroako erdialdean eta Erribera aldean, ordubetean 15 litro ere pila litezke zenbait tokitan. Hala, AEMETek abisu horia ezarri du 12:00ak eta 20:00ak bitartean eremu horietan euri eta ekaitz arriskuagatik.
Ipar Euskal Herrian ere abisu horia indarrean egongo da 13:00 eta 18:00 bitartean, ekaitz arriskuagatik.
Gauean trumoi-ekaitzak desegiten joango dira denean, baina Kantauri isurialdean euria egiten jarraituko du ziurrenik.
Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta ipar-haizea ibiliko da.
Asteazkenean eguraldiak udazkeneko itxurarekin jarraituko du. Tenperatura jaitsi egingo da berriro eta maximoak 15-16 ºC ingurukoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta zenbait lekutan hotz-sentsazioa areagotu dezake. Zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du, batez ere iparraldean; ipar-ekialdean ugariago eta sarriago egingo du.
Antzeratsu joango da osteguna ere, zerua lainotuta egongo da eta euria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da eta traba egingo du, bolada gogorrekin edo oso gogorrekin kostaldean eta Ebroko bailaran. Tenperaturek behera egingo dute atzera beste koskatxo bat eta ipar-mendebaldeko haize finak hotz sentsazioa areagotuko du. Pirinioetan, 1.500-1.700 metrotik gora, elurra egingo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.