Petral dator eguraldia, zerua beltz eta tenperatura fresko
Astelehen arratsaldetik aurrera, ezegonkortasuna nagusituko da. Euria egingo du aste osoan, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Ostegun eta ostiralean, maximoak 13-14 gradu ingurukoak izango dira.
Eguzkitsu esnatuko da astelehena, baina hodeiak ugarituz joango dira orduek aurrera egin ahala, eta zaparradak bota ditzake arratsaldean, bereziki mendi inguruetan. Tenperaturak gradu pare bat jaitsiko dira kostaldean. Hegoaldean, berriz, tenperaturak ez dira aldatuko. Hodei gutxi ikusiko dira zeruan, baina ezegonkortasuna areagotu egingo da arratsalde-gau partean.
Asteartean, hodei gehiago egongo dira, eta euria egingo du. Goizetik aurrera, lainoak agertuko dira, eta tanta batzuk botako ditu kostaldean.
Arratsaldea are ezegonkorragoa izango da, eta baliteke zaparradak botatzea, batez ere barnealdean, ekaitzik baztertu gabe. Haizeak ipar-ekialdetik eta iparraldetik joko du, eta tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira.
Asteazkenean, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta egun hezea izango da. Zeru beltza nagusituko da, eta zaparradak izango dira, Nafarroako Erriberan salbu, ostarteak ikusiko baitira bertan. Tenperaturek beheranzko joeran jarraituko dute: Gasteizen eta Iruñean, gehienez ere 15 gradu izango dira, eta Bilbon eta Donostian, berriz, 16-17.
Ostegunean eta ostiralean, aro ezegonkorra izango da atzera. Euria eta tenperatura freskoak izango dira. Maximoak nekez helduko dira 15 gradura toki beroenetan.
Asteburuan, badirudi prezipitazioak gutxitzen joango direla eta termometroak gutxienez gradu pare bat igoko direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.
Ekaineko tenperaturan errekor historikoak neurtu dira: 43,6 ºC Laudion eta 42,9 ºC Baztanen
Beroak ez du atsedenik emango, gutxienez, bihar iluntzera arte. EAE osoan alarma gorria egongo da ezarrita barrualdean, eta laranja, kostaldean. Nafarroan ere, abisu laranjapean egongo dira bihar egun osoan.
Noiz arte jarraituko du muturreko beroaldiak Euskal Herrian?
Tenperatura oso altuak daude leku askotan, alerta berriak aktibatu dituzte eta maximoak 40 ºC inguruan daude. Egoera astearen bigarren erditik aurrera hasiko da aldatzen.
Beroaldiak ekaineko markak hautsi ditu: 41,5 gradu Elorrion eta 26,4ko minimoak Ordizian
Euskalmetek tenperatura maximo eta minimoen ekainerako errekorrak erregistratu ditu hainbat estaziotan, eta Osakidetzak 22 pertsona artatu zituen atzo tenperatura altuekin lotutako arazoengatik.
40º C-tik gorako tenperaturekin abiatu da uda Euskal Herrian eta halaxe jarraituko du datozen egunotan
Iparraldean alarma gorripean daude dagoeneko. EAEn astelehenean aktibatuko dute alarma gorria 12:00etatik 20:00etara; gainera, Segurtasun Sailak LABIren Larrialdi Fasea (0 egoera) aktibatuko du astelehenean, 12:00etatik aurrera. Nafarroan abisu laranja izango da, gutxienez, astearte gauera arte.
Muturreko beroak alertak piztu ditu Euskal Herri osoan, eta astearen erdialdera arte ez da arinduko
EAE eta Nafarroa alerta laranjapean daude 12:00etatik, beroagatik eta sute arriskuagatik. Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta gorria (abisu metereologikoen sisteman maila gorena) ezarri dute, Pirinio Atlantikoak departamendua astinduko duen bero bolada dela eta.
Eklipseek gizakia beldurtu dute hainbat mendetan
Duela urte asko konturatu ziren eklipseak aurreikus daitezkeela. K.a. 3340. urtean eguzkia erabat desagertu zen, eklipse baten aipu zaharrenaren arabera. Petroglifo bati esker iritsi zaigu horren berri gaur egunera arte.
Alerta laranja igandean Hego Euskal Herri osoan muturreko beroagatik, 40 gradurainoko maximoekin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogortu egin ditu astebururako aurreikusitako abisuak, Hego Euskal Herrian bero handia egingo duelako. Igandea izango da egunik zailena, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira, eta baso-suteak izateko arrisku handia izango da Araban. Nafarroan ere ezarri dute alerta laranja, 12:00etatik 20:00etara.
Merkurioak goraka jarraitzen du, eta asteburuan muturreko tenperaturak espero dira
Maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira Hego Euskal Herriko eremu zabaletan datozen egunetan, eta igandean 40 gradutik gorakoak izan daitezke. Euskalmetek bero handiko asteburua iragarri du, baina ekaitzak izateko arriskua ere badago, bereziki ostiralean.
El Niño inoiz baino indartsuago al dator? Zientzialariak Ozeano Bareari adi daude
NBEren arabera, uda honetan eratzeko % 80ko probabilitatea dago, eta % 90ekoa urte amaierara arte. Ozeanoetako tenperatura errekorra da, goia jo du eta.