EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria eta ekaitzak, astea hasteko

Iparraldeko haizea ibiliko da, eta, ondorioz, tenperatura maximoek nekez gaindituko dituzte 15 graduak. 

TORMENTA EN PASAIA maria jose pombo

Ekaitza, Pasaian. Artxiboko argazkia: Maria Jose Pombo

Ekaitz giroak jarraitu egingo du astearen hasieran. 

Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gaur, astelehena, zerua nahiko estalita egongo da, eta euria ia denean egingo du. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta, ondorioz, tenperatura maximoek nekez gaindituko dituzte 15 graduak. 

Asteartean ere, giro freskoa eta ezegonkorra nagusituko da. Zaparradak eta ekaitzak izango dira. Arratsaldean, zaparradak mardulagoak izango dira eta ekaitza lehertzeko probabilitatea handiagoa izango da. Egunaren bukaeran, atertzera egingo du, eta giroa lasaiagoa izango da gauean, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoak zertxobait freskoagoak izango dira, eta maximoek antzera jarraituko dute. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, zertxobait biziago kostaldean; ziertzoa indartu egingo da Ebroko ibarrean.

Asteazkenetik aurrera atertzea eta tenperaturak igotzea espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X