Eguraldiaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodeitsu bukatuko da apirila, zaparradekin tarteka eta 20 gradu inguruko tenperaturekin

Goibel itxura dakar astelehenak, baita astearteak ere. Halere, oso aldakor dator eguraldia.

hodeiak lainoak euria baigorri eguraldia
Argazkia: Iaio Arratibel

Aldakor dator eguraldiaren iragarpena. Astelehenean zerua hodeitsuago egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu. Iparraldean behe-hodeiak ugariak izango dira eta zerua hodeitsu egongo da han. Hegoaldean ostarteak agertuko dira hasieran, baina arratsaldean bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta han ere geratuko da zerua hodeitsu. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak egingo ditu noizbehinka. Tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Goizetik aurrera iparraldeko haizea ibiliko da.

Astearterako ere egun lainotua iragarri dute. Zaparradak, baina, goizetik agertuko dira, oso bakanak izango badira ere. Eguerdian ostarteak zabalduko dira kostaldean, baina arratsaldean berriro ere makurtzera egingo du aroak, eta euri arriskua nabarmen handituko da. Tenperaturak, bestalde, 20 graduren bueltan geratuko dira.

Asteazkena izango da beharbada egunik ezengokorrena. Zaparradak ez dira horren tartekatuak izango eta tenperatura altuenak nekez iritsiko dira 20 gradura, kostaldean. Barnealdean, ostera, 22 gradu inguru neurtuko dituzte termometroek. Minimoak, berriz, 13-14 graduan geratuko dira.

Ostegunerako aldaketa gutxi espero da. Barnealdean egingo du euri gehien; Araban eta Nafarroan, bereziki. Arratsaldean, kostaldera ere iritsiko da giro bustia.

Ostiralak ere hodeiak dakartza. Aterruneek gehiago iraungo dutela dirudi, eta iluntzera arte ez du euririk egingo. Gau partean iritsiko dira lehen tantak, eta antza denez, barnealdean soilik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X