Eguraldia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberriko eguraldia aste osoan eta 25 gradutik gorako tenperatura maximoak

Tenperatura beroak nagusituko dira aste osoan zehar, baina astearen hasieran trumoi-zaparradak izan daitezke.

eguraldia-udaberria-laudio-araba

Zerua oskarbi, udaberri honetan. Argazkia: EITB Media

Asteburuko udaberriko eguraldiak ia aste osoan jarraituko du. Ekaitz-zaparradaren bat izango den arren, euri gutxi izango da eta tenperatura epelak nagusituko dira. 25 gradutik gorako tenperatura maximoak izango dira.

Astelehena aldaketa handirik gabe hasiko da, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Eguna igandearen oso antzekoa izango da, eta tenperaturak pixka bat igoko dira.

Zeruan ostarte zabalak nagusituko dira, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Hala ere, arratsalde-gauean hodeiak ugarituko dira, eta berriro ere ekaitz-zaparrada sakabanatuak izateko arriskua egongo da. Haizea ahula izango da eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da.

Asteartean, berriz, hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta horrek are gehiago igoko ditu tenperaturak Kantauri aldean. Gainerakoan, astearen hasierako eguraldiari eutsiko zaio, goizetik giro hodei gutxirekin. Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugarituko dira, eta azken orduetan zaparradak eta ekaitzak ekarriko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abuztuko eguzki-eklipse osoan murgilduta, errealitate birtualari esker

2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta Eguraldia barruan murgildu da errealitate birtualari esker. Hau da horrelako sei bideoetatik lehenengoa.. 114 urteren ondoren, minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X