Goiz eguzkitsuak eta arratsalde euritsuak
Eguzkitsu esnatuko dira astelehena eta asteartea, baina arratsaldeetan euritara egingo du, udaberrian ohikoa denez, ekaitza izango baita eguerditik aurrera han-hemen. Asteazkenerako giro egonkorragoa iragarri dute, eta ostegunetik aurrera berriro eguzki eta euri kontuak izango dira.
Dir-dir egingo du eguzkiak asteon, udaberri beteko eguraldia espero baitugu datozen egunetarako. Baliteke astelehen eta astearte goizean, lehen orduetan batik bat, behe lainoa agertzea, baina argitzera egingo du berehala giroak, eta ostarteak eta eguzkia izango dira nagusi denean. Asteartekoa izango da, gainera, asteko egunik beroena; izan ere, termometroek aise gaindituko dute 25 graduko langa.
Beroak, baina, euria ekarriko du gurera. Hala, goiz eguzkitsuen ondotik, ekaitza eta zaparradak iritsiko dira arratsalde-gau partean. Udaberrian ohikoak dira ekaitz kontuak. Hain zuzen ere, goialdean tenperatura oraindik hotza delako gertatzen da hori, beheko tenperatura altuekin talka egin eta orduan sortzen da erauntsia. Nafarroak eta Arabak izango dute horretarako arrisku handiena, eta mendi inguruetan botako ditu zaparrada gehienak.
Asteazkenerako ez da aldaketa handirik espero. Litekeena da hodeiren bat edo beste azaltzea, euririk egingo ez badu ere. Tenperaturak ere koska bat egingo du behera, nahiz eta 25 graduren bueltan geratuko diren termometroak.
Ostegunean ezegonkortu egingo da eguraldia. Hodeitza saretu eta ostarte zabalak izango dira goizean zehar. Eguerditik aurrera, ostera, euria egiteko arriskua egongo da atzera.
Ostiralean eta larunbatean ere, antzeko kontuak; alegia, eguzkia eta hodeiak tartekatuko dira goizean, eta prezipitaziorako joera handituko da arratsean. Tenperaturak ere freskoagoak izango dira, 20 gradukoak asko jota. Igandean, are gehiago jaitsiko dira termometroak, lainotuta esnatuko da eguna, eta oro har ateri eutsiko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.