Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Pazko astea opor astea da askorentzat, eta eguraldi iragarpenak garrantzi berezia izaten du, bistan denez. Oraingoan, baina, zaila da aste osorako iragarpen argia egitea, astearte arratsaldean sartuko den depresio batek guztiz baldintzatuko baitu aroa.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur beroa izango da protagonista. Tenperatura maximoak 25 eta 30 ºC artean ibiliko dira, hego haize biziari esker. Zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe, egunaren hasieran erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk egongo badira ere.
Asteartean zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldetik aurrera euria egin lezake, batez ere mendebaldean, eta zeruan hodei trinkoagoak azalduko dira. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, baina udaberriko giroa nagusituko da; are gehiago, zenbait tokitan bero egingo du. Hegoaldeko haize bizia dela eta ipar partean tenperatura minimoak nabarmen igoko dira, hegoaldean, aldiz, baxuenek berdintsu jarraituko dute. Egunaren hasieran hegoaldeko haizeak gogor joko du, baina egunak aurrera egin ahala haizeak ahultzera egingo du.
Asteazkenean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Ipar partean tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira eta gainerako tokietan, antzekoak. Goizean hego haizea ahul ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparraldera aldatuko da eta arratsalderako bolada gogorrak espero dira.
Ostegunerako eta ostiralerako, antzeko aroa aurreikusi dute. Giro argiagoa izango da, eta termometroak 20-25 ºC-ra igoko dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.