Bueltan da udaberria
Etzidamu iritsiko da aldaketa nabarmenena. Egun eguzkitsua eta beroa izango da asteazkenekoa, baita ostegunekoa eta ostiralekoa ere. Barnealdean, 30 graduak gaindituko dituzte termometroek.
Euri eta hotz kontu gutxi ekarriko dizkigu eguraldiak asteon. Astelehenean, oraindik ere, hodeitsu eta nahiko estalita esnatuko da eguna kostaldean. Araban eta Nafarroan, aitzitik, ostarte zabalak ikusiko ditugu. Tenperaturei dagokienez, koska bat igoko dira denea:; beroenak 20 graduraino, Erriberan salbu, non 22 gradu neurtuko diren; hotzenak, berriz, ez dira aldatuko.
Astearterako, goiz argia iragarri dute, baina zerua estali egingo da arratsaldean, eta euri pixka bat egiteko arriskua ere egongo da, batez ere barnealdean. Hego haizeari esker, tenperaturak igo egingo dira han-hemen. Gasteizen eta Iruñean, adibidez, 22-24 gradu izango dira, Tuteran 26, eta Donostian eta Bilbon 20-21.
Asteazkenean etorriko da aldaketa nabarmenena, eguzkiak aginduko baitu denean. Goizean goiz behe lainoa sartuko bada ere, berehala egingo du garbitzera, eta, oro har, oskarbi egongo da zerua, goi hodeiren bat gorabehera. Hegotik joko du berriro haizeak, eta tenperatutak are gehiago igoko dira, 30 graduraino Tuteran, 27raino Iruñean eta 26raino Bilbon.
Osteguna eta ostirala erro beretik datoz. Udako aroa izango da batean zein bestean, bereziki Durangaldean, Debagoienean eta barnealdeko herri eta hirietan, 30 graduak gaindituko baitituzte termometroek. Kostaldean, ostera, brisa tarteko, ez da hain bero sargoria egongo.
Astebururako dezente falta den arren, iragarpenak dio euria eta giro freskoagoa izango direla gurean, bai larunbatean eta baita igandean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.