Udazken giroa eta euria barra-barra izango dira nagusi ostiral honetan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik, 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeelako.
Giro gris eta euritsua, Getxon. Argazkia: Europa Press.
Udazken giroa nagusituko da ostiral honetan. Euskalmeten arabera, euria barra-barra egingo du eta tenperatura maximoak ez du 15 graduko langa gaindituko.
Euri asko egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean eta iparraldean. Arratsaldetik aurrera, atertzera egingo du, bereziki barnealdean, eta ostarte batzuk zabal daitezke. Elurra egingo du Pirinioetako mendi gailurretan.
Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta maximoek udazken itxura hartuko dute berriro: ez dira 15 gradutik gorakoak izango kostaldean eta 12 gradutik gorakoak barnealdean; minimoak, berriz, 6 eta 10 gradu bitartekoak izango dira kostaldean.
Eta maiatzean egon arren, elurra egin du Nafarroako Pirinioetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrak izango direlako eta 24 orduan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezkeelako.
Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du isurialde atlantikoan ere prezipitazio iraunkorrak izango direlako.
Iragarpenaren arabera, larunbatean atertzera egingo du, batez ere egunaren bigarren zatian.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera