Abisu horia gaur arratsalderako Euskal Herrian, euriagatik
Euriarekin batera, ekaitzak jo eta txingorra ere egin dezake.
Euria Irunen. Artxiboko argazkia: Gerardo Garcia
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Aemetek Nafarroan (Pirinioetan salbu) eta Meteofrancek Iparraldean, abisu horia ezarriko dute arratsaldean euriteak espero baitira: ordubetean metro koadroko 15 litro bota ditzake.
Abisu horia 15:00etan aktibatuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (21:00ak arte), 12:00etan Nafarroan (22:00ak arte) eta 16:00etan Iparraldean (00:00ak arte).
Giro eguzkitsua nagusitu da goizean. Arratsaldean, berriz, hegoaldetik iparraldera mugituko den ezegonkortasun lerro batek zaparradak eragingo ditu eta ekaitzak ere jo dezake; ekaitzekin batera haize bolada zakarrak eta tamaina txikiko txingorra izan daitezke. Hala ere, zaparradek ez dute luze joko, eta ostarte zabalak irekiko dira berriro arratsalde-gau partean.
Asteburuan, goizetan eguzkia eta arratsaldetan euria
Eguraldiak atseden txiki bat emango du asteburuko goizetan, baina ezegonkortasuna eta euria egiteko arriskua izango dira arratsaldeetan Euskal Herriko hainbat tokitan. Tenperaturek gora egiten jarraituko dute hego haizeari esker, eta udaberriko giroa nagusituko da asteburuan, Euskalmeten arabera. Datorren astearen hasiera, ordea, euritsuagoa izango da.
Larunbatean, hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu. Mendialdeetan nabarituko da gehien, eta tenperatura maximoak 18 eta 24 gradu artekoak izango dira, Euskalmeten arabera. Zeruan aurreko egunetan baino hodei gehiago agertuko dira goizean; oro har, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, eta baliteke euri zaparrada txikiren bat egitea, batez ere barnealdean. Arratsaldean, berriz, hodei geruza trinkoagoa izango da, eta ez da baztertzen zaparrada bakan batzuk egitea, batez ere Nafarroan. Behe lainoa sor liteke goizaldean Ebro ibarrean.
Bilbon eta Donostian, tenperatura maximoak 22-23 gradura iritsiko dira, eta minimoak 13-14 graduraino jaitsiko dira. Gasteizen eta Iruñean, berriz, maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira, eta minimoak 8-10 graduraino jaitsiko dira. Baionan, azkenik, maximoak 24 gradura iritsiko dira, eta minimoak 14 graduraino jaitsiko dira.
Igandea ere ezegonkorra izango da, batez ere arratsaldean. Giro lasaia eta eguzkitsua izango da goizean, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Arratsaldean, ordea, bero hodeiak garatuko dira, eta baliteke zaparradak izatea lurraldeko hainbat tokitan; ekaitzak ere jo dezake. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta brisa nagusituko da kostaldean arratsaldean. Ez da tenperatura aldaketa handirik espero.
Astelehena
Astelehenean, azkenik, zerua hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak izango dira (zenbait tokitan ertainak izan daitezke), batez ere egunaren bigarren partean eta isurialde atlantikoan. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin tarteka. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango edo apur bat jaitsiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.