Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak
2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.
Ostiral honetan osatuta geratuko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian 2022ko Eguberri goizaldean Donostian labankadaz hil zen 24 urteko Lukas Agirre Izkoren krimena argitu beharko duen herri epaimahaia.
Hiru pertsona eseriko dira akusatuen aulkian: hilketaren ustezko egilea den gizona, horri labana eman zion beste gizon bat (beharrezko laguntzailea izatea leporatuta, horrek eman baitzion labana ustezko hiltzaileari) eta krimena estali zuen emakume bat.
Datorren astelehenean hasiko da asteak iraun dezakeen epaiketa. Gaur epaitegian hedabideei erantzunez Jorge Bermudez fiskalak adierazi duenez, Fiskaltzak akusazioak egin baditu "gertakariak behar beste egiaztatuta" daudelako da, eta testuinguru horretan ziurtatu du "akusatutakoen errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoa" daudela.
Fiskalak azpimarratu duenez, epaiketan polizia agenteen eta biktimaren lagunen lekukotzak baliatuko ditu, eta, bere hitzetan, "funtsezkoak izango dira froga perizialak eta forentseak, bai eta delituaren arrastoekin zerikusia duen oro ere". Fiskalaren iritziz, froga asko daude, "behar beste".
Eva Maria Cestafe Letek, Zaballako espetxean behin-behineko espetxealdian dagoen ustezko hiltzailearen ofiziozko abokatuak, bere aldetik, gogorarazi du bere defendatua "errugabetasun presuntzioaren oinarrizko eskubidearen babespean" dagoela.
"Epaiketan argitu beharko dira gertakariak", esan du. "Badaude defentsarako berezitasun jakin batzuk, nolabait esatearren", eta "epaiketan argitu beharko da kasua", erantsi du.
Lukas Agirreren amak lekuko gisa deklaratuko du epaiketan, eta, hori dela eta, lekukotza eman arte ezingo da epaiketa-gelan egon. Ez da jakitera eman noiz izango den hori.
Halaber, akusatuak deklaratzen azkenak izango direla aurreikusten da.
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du bi gizonentzat, homizidioagatik batentzat eta laguntzeagatik bestearentzat. Akusazio partikularra den familiak 25 urte eskatu ditu. Emakumearentzat, berriz, 2 eta 3 urte bitarteko zigorrak eskatu dituzte.
Agirrek Okendo plazako diskoteka batean ospatu zuen Gabon gaua lagunekin, Gipuzkoako hiriburuaren erdialdean. Handik irten ostean, 06:00ak aldera, eta Maria Cristina hoteletik gertu, bi kuadrillaren arteko eztabaida izan zen.
Fiskaltzaren arabera, "ustekabean eta bat-batean", "defentsarako" aukerarik gabe, Lukas Agirrek bi labankada jaso zituen orduan, bata saihetsaldean eta bestea lepoan. Bertan hil zen, odolustuta. Erasotzaileak "Lukas hiltzeko asmoz" jardun zuen, Fiskaltzaren esanetan.
Krimenak atsekabe handia eragin zuen Hernanin. Zorigaiztoko erasoa gertatu eta egun batzuetara, Lukas agurtu eta familiari babesa erakusteko ekitaldi jendetsua egin zen bertan. Ehunka lagun bildu zituen elkarretaratzea egin zen Donostian hilketa izan osteko egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulante modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.