Guardia Zibilak berretsi du Maialen Mazonen arrisku egoera "muturrekoa" zela
Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketaren laugarren egunean, ustezko hiltzailearen amak deklaratu du. Adierazi du semea "egoera normalean" ez dela halakorik egiteko gauza.
Maialen Mazon artatu eta Burrianatik (Castello) Gasteizera eraman zuen Guardia Zibileko agenteak berretsi du emakumearen arrisku egoera "muturrekoa" zela. Bere hitzetan, baldintza guztiak betetzen zituen muturreko arriskuan dagoen indarkeria matxistaren biktima gisa izendatzeko. Gogora ekarri du biktimaren zaintza Ertzaintzaren esku geratu zenean maila "baxura" jaitsi zutela arrisku mota.
Gasteizko hotel apartamentu batean hilda aurkitu zuten Mazon, 2023ko maiatzean, indarkeria zantzuekin. Biharamunean, haren bikotekidea atxilotu zuten, ustezko hiltzailea zelakoan. Hilketa hura argitzeko epaiketaren laugarren saioa egin da gaur Arabako Lurralde Auzitegian.
Akusazioak 45 urteko espetxe-zigorra eskatzen du gizonezkoarentzat, nahita egindako hilketa leporatuta. Defentsak, berriz, absoluzioa, gertakariak izan zirenean ustezko erasotzaileak nahasmendu psikikoak jota zegoela argudiatuta.
Bere deklarazioan, genero indarkerian aditua den agenteak azaldu du gizonezkoak behin eta berriz urratzen zuela urruntze agindua eta bikoteak liskar gogorrak izaten zituela, bi urteko alabaren aurrean. Bere hitzetan, "baldintza" guztiak betetzen zituen muturreko arrisku egoera zegoela esateko.
Gaineratu du emakumeak bere egoerari garrantzia kentzen ziola, eta ez zela benetan gertatzen ari zitzaionaz jabetzen. "Bera ez zen jabetzen zuen arriskuaz, gizonak ez ziola minik egingo esaten zuen eta ez zituen ulertzen ezartzen genizkion babes neurriak", esan du lekukoak.
Ustezko erasotzailearen amak ere deklaratu du gaurko saioan. Esan du bere semea "egoera normalean" ez dela halako zerbait egiteko gauza.
Halaber, kasuaren ikerketan parte hartu duten Ertzaintzako perituek ere eman dituzten azalpenak epailearen aurrean. Hilketaren tokia aztertu zuen peritua izan da horietako bat. Kontatu du gelan zeuden odol arrastoek erakusten zutela Maialen ez zela erasoaren inongo momentutan zutik egon.
Hatz-markak aztertu zituzten ertzainek, berriz, adierazi dute denera bederatzi marka aurkitu zituztela. Horietatik bat baztertu egin zuten, kalitate txarrekoa zelako, beste bi biktimarenak ziren, eta gainerakoak norenak diren jakitea ez dute lortu.
Bestalde, beste bi lekukok azaldu dute hilketa izan zen egunean akusatua ikusi zutela kalean, oinetakoak odolez zikinduta zituela.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.