Adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuak debekatu ditu Europar Batasunak
Irudi sexualizatuak nahiz haurren kontrako sexu-abusuekin lotutako edukiak sortzeko helburu bakarra duten adimen artifizialeko sistemak debekatu egingo dira 2026ko abenduaren 2az geroztik. Grok X sare sozialeko AAko tresnak sortutako ika-mikaren ondoren adostu dute neurria.
EBren betoa AArekin sortutako irudi sexualizatuak sortzeko. Argazkia: Orain
Europar Batasuneko erakundeak akordioa egin dute ostegun honetan, inoren baimenik gabe adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuak debekatzeko.
Goizaldean lortutako akordioaren arabera, debekatu egingo dira mota horretako irudiak eta haurren sexu-abusuarekin lotutako edukiak sortzeko helburua duten adimen artifizialeko sistemak. Era berean, hainbat helburutarako erabil daitezkeen sistemak ere debekatuko dira, baldin eta eduki hori zabaltzea eragozteko «arrazoizko segurtasun-neurririk» ez badute.
Debekua 2026ko abenduaren 2an sartuko da indarrean, eta Grok X sare sozialeko adimen artifizialeko tresnarekin sortutako irudiek piztutako eztabaidaren ondoren adostu dute neurria. Ordura arteko epea izango dute babes-neurri egokiak diseinatzeko.
«Gure enpresek eta herritarrek bi gauza nahi dituzte adimen artifizialaren gaineko araudietan: berritzeko aukera izatea eta seguru sentitzea. Gaurko akordioak bi helburu horiek betetzen ditu», adierazi du sare sozialetan Henna Virkkunen Europako Batzordearen presidenteordeak.
Horrela, EBk beste muga bat ezarri dio eduki mota horri, estatu kideetako zigor-zuzenbideek dagoeneko zigortzen duten jardunaren aurrean.
Gainera, Europar Batasuneko erakundeek 2026ko abendura arte atzeratu dute adimen artifizialarekin sortutako eduki guztiei —argazkiei, bideoei eta audioei— ur-markak jartzeko betebeharra, erabiltzaileek erraz identifika dezaten makina batek sortutako edukiak direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.