AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Langile bat AA baliatzen. Artxiboko argazkia: Europa Press
Adimen Artifizialak (AA) 1.700.000 eta 2.300.000 lanpostu artean suntsitu ditzake hamar urteko epean (2025-2035), Funcas analisi-zentroak egindako txosten baten arabera. Kualifikazio handiko zeregin kognitiboak ordezkatuko lituzke, batez ere administrariak eta erdi eta goi mailetako teknikariak.
Funcas-ek argitaratutako "Adimen Atifiziala eta lan merkatua Espainian: egungo egoera, enpleguan dituen ondorioak eta enpresen erabilera" lanaren arabera, gero eta gehiago dira eguneroko lana errazteko asmoz Adimen Artifiziala erabiltzen dituzten enpresak Espainian.
Zehazki, 10 langile edo gehiago zituzten enpresen % 21,1ek AA bat erabiltzen zuten jada 2025eko lehen hiruhilekoan, eta % 12,4k, berriz, 2023an. Hala, oso nabaria da bi urtetan emandako aldea (8,7ko igoera). Testuinguru horretan, hurrengo urteotan agerikoa izango da enpleguan izan dezakeen eragina.
Aukera baikorrean, 700.000 postu inguru suntsituko dira, eta ezkorrean 3.500.000 lanpostutik gora. "Teknologia-ezarpenaren erritmoari eta enpresek prozesuak berriz diseinatzeko abiadurari buruzko benetako ziurgabetasuna islatzen du horrek", azpimarratu du txostenak.
Aurreikusitako suntsiketak ez du esan nahi lanpostu horiek guztiak aldi berean desagertuko direnik, baizik eta zeregin-bolumen hori –gaur egun langileek egiten dutena– AAren bidez egitea posible izango dela. Funcasen arabera, baliteke kontratuak berritzean plantillak murriztea, ordezkapenak murriztea eta jarraitzen duten lanpostuen baitan funtzioak berrantolatzea.
Horrekin batera, enpleguarekin lotutako bi aukera positibo daude: osagarritasuna eta okupazio berrien sorrera.
Osagarritasun efektuek produktibitatea handitzen dute, enplegurik suntsitu gabe, eta 2,8 eta 3,5 milioi langile arteko kolektibo zenbatetsi bati eragiten diote. Okupazio berriak sortzearen ondorioak ere esanguratsuak dira (1,61 milioi okupazio berri 2023-2033 hamarkadan), nahiz eta horien banaketa desberdina den eta sarbidea hezkuntza maila handiagoen mende egon.
Gutxienez AA teknologia bat erabiltzen duten enpresek erabiltzen ez dutenek baino % 27 produktibitate handiagoa dute batez beste. Hala ere, alderantzizko kausalitatea ikusten da: enpresa produktiboenak dira, halaber, AA aukera gehiagorekin erabiltzen dutenak, eta, beraz, aldea ezin zaio osorik egotzi teknologiaren ondorioari.
Azterlanaren ondorioen arabera, lehentasuna enplegu-politika aktiboak diseinatzea izan beharko litzateke, ordezkapen arrisku handiena duten okupazio-taldeei berariaz bideratuta, bereziki administrariei eta erdi eta goi mailetako teknikariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.