Ekialde Hurbileko gatazka "inoiz ez bezalako ziurgabetasun-mailak" sortzen ari da turismoaren sektorean, Aenaren arabera
Espainiako aireportuetako operadoreak ziurtatu duenez, erregaiaren eta kerosenoaren hornidura ziurtatuta dago datozen asteetarako; hala ere, ohartarazi duenez, "gerraren iraupenaren araberakoa izango da guztia".
Hegazkin bat, artxiboko irudia.
Ameriketako Estatu Batuen, Israelen eta Iranen arteko gatazka eta hegazki-erregairik gelditzeko aukera aurrekaririk gabeko ziurgabetasun-mailak eragiten ari dira bidaia-industrian, udako oporraldiari begira, Aenak asteazken honetan adierazi duenez.
Ignacio Castejon Aenaren finantza-zuzendariak analistekin egindako hitzaldi batean adierazi du nahiago duela datu gehiago izan arte itxaron, bidaiarien trafikoaren hazkundearen aurreikuspena eguneratu baino lehen. Uneotan, goraldia % 1,3koa izatea espero da.
"Hegaldiak bertan behera uzteari buruzko berriak bolo-bolo dabiltza, bidaia-txartelen prezioak igo egingo direlakoan... Joera asko ikusten ditugu. Goiz da zifra bat emateko, inoiz ikusi ez dudan ziurgabetasunik handiena bizi dugu eta", adierazi du.
Espainiako Estatuko turismo-sektoreak eskari handia izaten jarraitu du bidaiariek Ekialde Hurbila saihestu ahala, eta, horren ondorioz, Estatuan jarduten duten airelineek udarako eserlekuak areagotu dituzte. Hala ere, industriak ohartarazi du erregai-hornidura galtzeak arriskuak eragin ditzakeela.
Europako zenbait airelineak kerosenoaren prezio altuen eragina aipatu dute, Ormuzko itsasartea, munduko petrolioaren % 20 garraiatzen duena, itxita dagoen bitartean.
Castejonek adierazi duenez, erregai eta keroseno hornidura nahikoa izango da datozen asteetan; hala ere, ohartarazi du "dena gerraren iraupenaren araberakoa” izango dela.
Lehen hiruhilekoko finantza-datuak
Aenak jakinarazi duenez, lehen hiruhilekoko mozkin garbiak % 9,3 egin du gora aurreko urtearekin alderatuta, Espainiatik eta Espainiara doazen bidaiarien trafikoak % 3,2 egin baitu gora.
Konpainiak 329,4 milioi euroko irabazi garbia izan duela adierazi du (analistek 325 milioi euroko aurreikuspena egin zuten).
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.