Iberdrola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 1.711 milioi irabazi ditu lehen hiruhilekoan, eta 2026rako mozkin garbi doituaren aurreikuspenak hobetu ditu

Konpainiak urtarrila eta martxoa artean izandako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 4.067,1 milioi eurora iritsi da, duela urtebete baino % 9,7 gutxiago. 

iberdrola-dorrea-bilbao-efe

Iberdrola dorrea, Bilbon. Argazkia: EFE.

Iberdrolak 1.711,3 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen urteko lehen hiruhilekoan, hau da, % 14,6ko jaitsiera duela urtebeteko datuaren aldean (2.004,3 milioi euro), konpainiak jakitera eman duenez.

Mexikon 2024an egindako transakzio-doikuntzen (+ 65,9 milioi euro) ondorioak eta Erresuma Batuko capital allowanceak eragindako inpaktua (+ 87,8 milioi euro) kontuan hartuta, irabazi garbi doitua % 11,4 hazi da urtarriletik martxora bitartean, 1.865 milioi eurora arte.

Konpainiak urtarrila eta martxoa artean izandako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 4.067,1 milioi eurora iritsi da, duela urtebete baino % 9,7 gutxiago. 

Ebitda doitua % 2,4 handitu zen, eta sareen negozioa izan zen motor nagusia. Hala, aktibo arautuen oinarriren igoerak (% 8) eta tarifa handiagoek, Erresuma Batuan inbertsioak handitu eta ENW filiala kontsolidatzeak, eta gainerako herrialdeetan izandako emaitza onek bultzatu dute Sareen Ebitda doitua % 8,6 igotzea, 2.047,5 milioi euroraino. 

Bestalde, Sorkuntza Berriztagarriaren eta Bezeroen negozioaren ekarpena % 3,2 jaitsi zen, 2.022,3 milioi euroraino.

Energia taldearen diru sarrerak urteko lehen hiruhilekoan 12.017,6 milioi eurokoak izan ziren, 2025eko aldi berean baino % 4,5 gutxiago.

Ignacio Sanchez Galanek zuzentzen duen konpainiak 2026rako aurreikuspenak hobetu ditu, eta mozkin garbi doitua % 8 baino gehiago haztea aurreikusten du, aktiboen errotazioagatiko gainbalioak kenduta.

14.500 milioiko inbertsioak

Inbertsioei dagokienez, Iberdrolak 2.698,5 milioi euro inbertitu ditu lehen hiruhilekoan, % 50 baino gehiago Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, eta azken urtean 14.500 milioi euro baino gehiago bideratu ditu inbertsioetara.

Sareen negozioan inbertsioak 1.461,3 milioi eurokoak izan ziren, eta heren bat garraiora bideratu zituen. Horrek aktibo arautuen oinarria % 8 bultzatu zuten, ia 53.000 milioi euroraino.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X