Iberdrola
1.500 dronek Bilboko zerua argiztatu dute, Iberdrolaren 125. urteurrena ospatzeko
Jende askok gozatu du Iberdrolaren urteurren berezirako berariaz diseinatu duten eta musika eta efektu bisualak izan dituen ikuskizunaz. Guztira 1.500 dronek argiztatu dute Bilboko zerua.
Trafiko murrizketa handiak izango dira Bilbon EHUren graduazio ekitaldiak eta Iberdrolaren urteurrenak eraginda
Murrizketa handienak 20:00etatik aurrera izango dira, orduan hainbat kale eta Salbeko eta Deustuko zubiak itxiko baitituzte.
Sare elektrikoetan inbertsioak handitzea "ezinbestekoa" dela uste du Galanek (Iberdrola)
Plantillaren mobilizazioen erdian, ELAk langileen erosteko ahalmenaren galera eta enpresaren jarrera kritikatu ditu; izan ere, langileen ordezkarien hitzetan, hitzarmen kolektibo berria 16 hilabetez negoziatu ondoren, "ezin da atzerakoiagoa izan".
Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita
Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.
Iberdrolak 1.711 milioi irabazi ditu lehen hiruhilekoan, eta 2026rako mozkin garbi doituaren aurreikuspenak hobetu ditu
Konpainiak urtarrila eta martxoa artean izandako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 4.067,1 milioi eurora iritsi da, duela urtebete baino % 9,7 gutxiago.
Balioen Merkatuko Batzordeak zehapen-espediente "oso larria" ireki dio Iberdrolari, iazko itzalaldia dela eta
Konpainiak "baimenik gabe" ekoizpena eta hornidura murriztu zuen ikertuko dute, eta baita itzalaldiko egunean "prestasun-betebeharra urratu" ote zuen ere.
Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta
Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.
Albiste izango dira: EITB Dataren txostena inbertsio funtsei buruz, 1981eko estatu kolpe saiakerako dokumentuen desklasifikazioa eta Iberdrolaren emaitzak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Iberdrolaren arabera, Trumpen aginduak ez du AEBko itsas parke eolikoaren % 80an eraginik izango
Konpainia elektrikoak zehaztu duenez, AEBko Gobernuak agindutako eteteak eraikitzen ari diren proiektuei baino ez die eragiten, eta Vineyard Wind parkearen zati handiena martxan dago; izan ere, Massachusettseko kostaldearen aurrean energia ekoizten ari dira honezkero.
Trumpen Gobernuak bertan behera utzi ditu itsasoko bost proiektu eoliko, tartean Iberdrolak AEBn duen lehen instalazio handia
"Gerra Departamentuak identifikatutako segurtasun nazionalerako arriskuengatik" hartu du erabakia Exekutiboak. "Estatu Batuetako Gobernuaren betebehar nagusia estatubatuarrak babestea da", argudiatu dute.
Iberdrolak 5.307 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iaz baino % 3 gutxiago aurretiko gainbalioagatik
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan % 4 handitu ditu inbertsioak, 8.964 milioi euroraino. Horietatik % 60 baino gehiago Erresuma Batuan eta AEBn egin dira eta horien % 55 sareen negoziora bideratu dira. Iberdrolak gutxienez 0,25 euroko dibidendu "errekorra" proposatuko du akzioko, 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan baino % 8,2 gehiago, alegia.
Labrazako parke eolikoak onura publikoaren izendapena jaso du
Iberdrolaren arabera, izapide horrek proiektuaren interes orokorra aitortzen du eta parke eolikoa gauzatzeko behar diren prozedurak azkartzea eragingo du. Aurretiazko administrazio baimenak eskuratu ostean, Aixeindar sozietateak dagoeneko eskatua dio obra lizentzia Oiongo Udalari.
3.562 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak ekainera arte, % 13,8 gutxiago, aparteko gainbaliorik eza dela eta
Energia-enpresak % 20 hobetu du bere mozkin garbi doitua, eta % 5 handitu du bere Ebitda errepikaria, Estatu Batuetako Sareen negozioaren hazkundeari eta kostuen aintzatespenari esker.