ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Labrazako parke eolikoak onura publikoaren izendapena jaso du

Iberdrolaren arabera, izapide horrek proiektuaren interes orokorra aitortzen du eta parke eolikoa gauzatzeko behar diren prozedurak azkartzea eragingo du. Aurretiazko administrazio baimenak eskuratu ostean, Aixeindar sozietateak dagoeneko eskatua dio obra lizentzia Oiongo Udalari. 

Labraza, Oion
Labraza, Oion udalerriko herria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Espainiako Aldizkari Ofizialak ostegun honetan argitaratutako ebazpen baten arabera, onura publikoaren izendapena aitortu diote Labrazako (Oion, Araba) parke eolikoari eta hari lotutako (energia garraiatzeko) ebakuazio azpiegiturari. 

Iberdrolak ohar bidez jakinarazi duenez, izapide horrek proiektuaren interes orokorra aitortzen du eta parke eolikoa gauzatzeko behar diren prozedurak azkartzea eragingo du. 

Aixeindarrek, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako sozietateak sustatutako ekimena da eta 200 metroko zortzi aerosorgailu instalatuko ditu (40 megawatt, guztira). Guztira, 49 milioi euroko inbertsioa egingo du. 

Labrazako parke eolikoak urtean 99.679 megawatt-ordu ekoitziko ditu, 29.951 etxebizitza hornitzeko adina.

Aurretiazko administrazio baimen guztiak eskuratu ostean, Aixeindar sozietateak dagoeneko eskatua dio obra lizentzia Oiongo Udalari. Gauzak horrela, parke eolikoa errealitate bihurtzetik geroz eta gertuago dago. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X