MONETA POLITIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak interes tasak % 2,5ean mantendu ditu, inflazioak gora egin duen arren

Europako erakundeak tasak bere horretan mantentzea erabaki du inflazioa azken hiru urteetako mailarik altuenera, % 3,8raino, heldu den honetan. Pasa den irailean eta ekainean interes tasak igo ondotik etorri da Europako Banku Zentralaren erabakia.

BCE Banco Central Europeo Europako Banku Zentrala
Europako Banku Zentralaren (EBZ) egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Europako Banku Zentralak (EBZ) euroguneko bankuen gordailuetarako interes tasak % 2,5ean mantentzea erabaki du ostegun honetan, inflazioa azken hiru urtetako mailarik altuenera, % 3,8raino, iritsi den honetan. Halaber, erabaki du birfinantzaketa eragiketa nagusien tasa (% 2,65ean) eta kreditu erraztasun marjinalaren tasa (% 2,90era) bere horretan mantentzea. 

Gauzak horrela, Europako Banku Zentralak etena egin du, pasa den irailean eta ekainean interes tasak igo ondotik. 

"Energiaren prezioek igotzen jarraitu dute, eta horrek inflazio aurreikuspenek gora egitea eta hazkunde aurreikuspenak behera egitea dakar", onartu du EBZk oha batean. . 

Bestalde, Christine Lagarde Europako Banku Zentralaren presidenteak agintaldia bete baino zortzi hilabete lehenago utziko du kargua, gaur goizean iragarri duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X