2027ko AURREKONTUA GIPUZKOAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Aldundiak 1.433 milioiko aurrekontua proposatu du, gipuzkoarrei “ziurtasuna eta konfiantza” bermatzeko

2026arekin alderatuta, % 10 igo dute aurrekontua. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, helburua da "munduan bizi dugun ezegonkortasunaren testuinguruan muskulu sozial eta ekonomikoa indartzea". 

SAN SEBASTIÁN, 29/10/2026.- La diputada general de Gipuzkoa, Eider Mendoza (c), acompañada por el primer teniente de diputada general, José Ignacio Asensio, y la titular de Hacienda y Finanzas, Itziar Agirre, durante la presentación del proyecto de presupuestos para 2027 este jueves en San Sebastián, que será el último de la legislatura antes de las elecciones municipales y forales del 23 de mayo. EFE/ Javier Etxezarreta

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jose Ignacio Asensio eta Itziar Agirrerekin batera, 2027rako aurrekontu-proiektuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2027rako aurrekontu-proposamena aurkeztu du gaur, osteguna; guztira 1.433 milioi euroko zuzkidura aurreikusi dute, 2026an baino 137 milioi gehiago, hau da, aurreko ekitaldian baina % 10 gehiago. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, zenbateko horri esker, "ziurtasuna eta etorkizunera begira konfiantza” eskainiko zaizkie gipuzkoarrei, munduan bizi den "ezegonkortasun handiaren" aurrean.

Eider Mendoza ahaldun nagusia, Jose Ignacio Asensio, diputatuordea eta Itziar Agirre Ogasun eta Finantza diputatua arduratu dira aurkezpenaz. Proposamenak jauzi bat dakarrela ziurtatu du Mendozak, eta hiru ardatz nabarmendu ditu.

Mendozak adierazi duenaren arabera, Aldundiak lurraldeko "muskulu sozial eta ekonomikoa indartzen lagundu" nahi du, eta azken urteetan Aldundiak bultzatutako proiektu estrategikoei jarraipena eman eta sendotu nahi dituela, baita jarduera ildo berriak ireki ere, hainbat arlotan, hala nola zaintzan, ekonomikoaren sustapenean, jasangarritasunean, bide azpiegituren hobekuntzan eta zerbitzu publikoetan. 

400 plaza gehiago zaharren egoitzetan

Diputatuak adierazi du, halaber, 14,3 milioi euro bideratuko direla Gipuzkoa Zainduz, lurraldean zaintza-sistema indartzeko eta gizarte-azpiegitura berriak sustatzeko bideratua dagoen planari, hala, adinekoen lau egoitza eraikiko dira Deban, Iraurgin, Buruntzaldean eta Donostialdean, eta, guztira, 400 egoitza plaza berri sortuko dira. Lau egoitza horietako bat aitzindaria izango da Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonei arreta espezializatua ematen.

Bestalde, Mendozak adierazi du 4 milioi euro bideratuko dituztela Irungo Aduana Zaharraren eraikinean biofoundry edo biofabrika automatizatu bat sortzeko. Gainera, Mugikortasun Jasangarriko eta Adimenduneko Mubil zentroa handitzeko 6,2 milioi euro bideratuko dira, eta teknologia kuantikoak bultzatzeko, berriz, 2 milioi euro.

Enpresa txiki eta ertainak errotzea ere izango dute ardatz; hala, lehiakortasuna eta talentua indartzeko laguntza planak 32,5 milioi euroraino handituko direla adierazi du Aldundiak.

Bide-konexio berriak, segurtasuna eta etxebizitza publikoa

Etxebizitzaren arloan, Etorlur sozietate publikoak herri txikietan 52 etxe eraikitzea aurreikusi du. Azpiegiturei eta segurtasunari dagokienez, aurrekontuak hainbat proiektu babestuko ditu, hala nola Loiolako Erriberako Trukagailuaren proiektua, Aritzetako suhiltzaileen parke berria, Bidasoko bide-mugikortasunaren optimizazioa eta A-15 eta N-1 errepideen arteko lotura berriaren garapena.

Aurrekontu-zuzkidura handiena duten sailak

 
Zainketa eta Gizarte Politikak aurrekontu osoaren % 48 hartzen du: ia 687 milioi euro. Horren ondoren diru partida handienak izango dituzten departamentuak Bide Azpiegitura eta Lurralde estrategia izango dira, 122 milioi euroko aurrekontuarekin, eta, Mugikortasun eta Turismo departamentua, 108 milioi euroko partidarekin.

Industriaren lehiakortasuna babestu eta indartzea ere du xede proposamenak. Horretarako 81,7 miloi euroko aurrekontua izango du Ekonomia Sustapen departamentuak. 

Akordioetara heltzeko borondatea adierazi du ahaldun nagusiak, eta proposamena Batzar Nagusietan aurkeztu ostean alderdi guztiekin negoziatzen hasiko direla berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X